Guarinbak eta diruaren hotsak

´Faxisten ezjakintasunaren estilo puruenean, Venezuelako oposizio ‘krioilo’ miserable horrek unibertsitateak eta liburutegiak erretzen ditu, gune kulturalak, telebista egoitzak, irrati libreak, elikagai publiko eta pribatuak banatzeko zentroak, zuhaitzak, txakurrak eta katuak, metroko bagoiak, eraikin publikoak, gasolina eta ura daramaten zisternak, butano kamioiak, janari kamioiak, ura pozoitzen dute, tira, herriaren bizitza hobetu dezakeen edozer. Horren ordez heriotza, suntsiketa eta basakeria sustatzen ditu´

– Michel Collon kazetariak.

haureskola

 

Ez aipatzearren errepideetan ezker-eskuin jarritako lokarriekin eraildako motoristak, erretako anbulatorioak eta haur eskolak edo tiroz hildako lagunak, lintxatutakoak, mehatxatu eta jazarritakoak.
Hamabost mila milioi dolarreko galera ekonomikoak eragin dituzte Venezuelan azken bi hilabeteotan, goseak akabatzen omen dauden hamalau-pijo-sifrino mertzenario higuingarriok.

guarinba_tatxira
Eta nondik ateratzen dira guarinba edo liskar asasino hauetarako milioiak? Nork ordaintzen dizkie arma tonak, antolaketa lanak, kanpaina mediatikoak, mertxandising patetikoa, luxuzko autoak, motoak, kanpaldietako piskolabisak? Nork pagatzen ditu gerra zikina eta bere exekutatzaileen soldatak? Orlando Romero Harrington ikertzaile venezuelar bikainak gaur argitaratu dituen dokumentuek garbi adierazten dute nork jartzen dituen milioiak, eta sei urte baino gehiago dituen edonoren susmoak baieztatu baino ez dute egiten: Washingtonek. Oi, sorpresa!

Agian horregatik agertzen dira ohi bezain oldarkor, odolgaizto eta gezurti Amnesty International edo eliza katolikoa Venezuelako Gobernu Bolibarianoaren kontra. Hildakoen kontra. Herri iraultza sozialista, eskuzabal, eredugarri eta zoriontsuaren kontra, golpista pestekeria honek irabaz dezan. Kasino siniestroak iruzurti guztientzat dauka txanpontxoren bat eta gaurkoan milagarren frogak erakutsi du.