Xabier Arozenari erantzunez (I)

BERRIA egunkariak Venezuelako Gobernu bolivarianoaren kontrako iritzi artikulu hau zekarren herenegun.

Hau da gure kide baten lehen erantzuna, sabeletik eta boteprontoan irtendakoa.

guarinbak polizia erretzen

Xabier, ze pena sentitu dudan gaur zure artikulua Berrian irakurtzerakoan. Elkar aspalditik ezagutzen dugu eta egia da Venezuelari dagokion aferan zu alde batean eta ni bestean egon eta gaudela… Zure iritziak, zure iritzi dira, baina gezurrekin nora zoaz???? Komunikabide guztien kontrola gobernuak duela???? Orain???? Zuk maite dituzun edo defendatzen dituzun horiek agintzen egon zirenean, ni ere Venezuelan bizi nintzen eta oraingoen aldean kontrola galanta zuten… Hornikuntzarik gabeko Venezuela??? Nortzuk bultzatu dute gabezi horretara? Nortzuk trafikatzen dute bertako produktuekin? Nortzuk gordetzen dituzte behar-beharrezkoak diren janariak, ea…?

guarinbak lepoak mozten saiatzen
Egia da 39 hildako utzi dituztela azkenengo istiluek. Zergatik ez dituzu aipatzen banan-bana nola izan diren erailketa hauek? Baina gezurrik gabe e? Egia erran… Nik ikusi ditudan kaputxadunak guarinbetan parte hartzen ari zirenak dira.
Ez manipulatu Xabier! Guk ere tarteka “Noticiero Digital” ZABORRA irakurtzen dugu eta Tachira estatuko ikasleen protestak hasi baino lehen, “La Salida” izeneko plana ederki antolatuta zeukaten, eta bertan garbi erraten zuten zer eta nola egin behar ziren gauzak ondoren gertatu den guzia horrela izateko. Baina Herriak eta Kolektiboak (ez naiz deskuidatu e?) ez diete probokazioei erantzun, eta batzuk dena txikitzen eta erretzen saiatu diren bitartean, besteak eguneroko lanean jarraitu dute (les falló el cálculo, Xabier).
Zer gertatuko zen Venezuelako ikasle-baketsuak han egin dituzten erdiak edo laurdenak Euskal Herrian egin bazituzten???
Ez naiz sartuko aipatzen dituzun beste zenbait gauzei erantzuten, baina mereziko luke aipatzen ez dituzun beste gauza askotaz hitz egitea… Bai Xabier, Hugo Chavezi esker lortutako hainbat eta hainbat gauzari buruz hitz egitea…
Ni ere haserretuta nago, zeren Venezuelako beste erdiaren (pixka bat gutxiago) parte zaretenok munduan zehar zabaltzen ari zareten iritzi publikoa INPERIOA-ren eskutik zabaltzen ari zarete, INPERIO horrek munduko beste leku batzuetan egin dun bezala, Venezuelan interbenitu ahal izateko. KONPLIZEAK zarete…
Jakin nahiko nuke zuek amesten duzuen boterea berreskuratu ezkero zer gertatuko litzaketen chavistekin, komunikabideekin eta askatasun mota guziekin Venezuelan! Garbi ikusi zen 2002an 48 ordutan, zer gertatuko litzatekeen. Ikusi da guarinbetan noraino joateko kapaz diren… Eta hori egiten dutenak ez dira faxistak? Eta egiteko gai ez izanda txalotu egiten dutenei, zein izen eman behar zaie????? Askoz ere gutxiagogatik “terrorista” etiketa jarri gaituzte, eta urrutira joan beharrik ez dago, galdetu Anasagastiri…

 

 

Advertisements