Hugo Chavez Frías komandantearen heriotzaren VII urtemugan

komandante VII

Zazpigarren urtemuga, memorian egun hura.
Zazpi udaberri negu, zazpi udazken ta uda.
Inoiz ahaztuko ez dugun, data zehatza heldu da.
Ai Hugo! ze nostalgia, chavistentzat ze tristura.
Infinitua delako, sentimendu honen muga.
Edukiz bete zenuen, Simon Bolivarren guda.
Gezi gorriz markatua, dago ta zure jomuga.
Hortxe jarraituko dugu, zapaldu arte helmuga.

Joakin Arregi [Txe]

Euskal Herrian, 2020ko martxoaren 5ean.