Chavez Komandantearen heriotzaren V. urtemugan

Hugo Chavez idatzita,
lau silaba hamar hizki
zenbat pisu hartzen duten
ahoskatuta zehazki
irudikatzen zaitugu
zure “oraingoz” ta guzti
unea hezur-mamitzeak
oroitzapenak dakarzki
bizitzaren azken printzak
heriotzak daramazki
oroiminaren malkoak
begiak dizkigu busti
bainan energia sortzen
ibiliko gara azti
zuk jarraitzeko izaten
chavista denen eguzki

komandante hilezkorraJoakin Arregi, ‘Txe’

Bolibarren, 2018ko martxoaren 4ean.

Advertisements