Hugo Chavez komandantearen heriotzaren IV urtemugan

[Joakin Arregi “Txe”]
nostalgiaren akuilu
dugulako oroimena
edukiz bete nahi dugu
urteroko hitzarmena
gogoetaren minetik
habaneraz aipamena
ezerk ez du parekatzen
zugan dugun miresmena
zergatik zenuen Hugo
horrelako irismena?
eta berreskuratzeko
baztertuen sinesmena
xerkatu ahal izateko
bizitzari zentzumena
ai! gure esku balego
zu birsortzeko ahalmena

diskurtso altxagarriak
ta emozioz beteak
suntsitu nahi zenituen
hesiak eta kateak
hori lortzeko irekiz
esperantzaren ateak
giza neurrira ekarriz
iraultzaren pasarteak
txunditzen zigun zu horren
originala izateak
zenbat samin utzi digun
zu fisikoki joateak
orain laburrago dira
eki printzaren tarteak
bainan zure begiradan
beti daude ostarteak

iv-urtemuga

Advertisements