Mobilizazioak eta elkartasun neurgailuak: gudaren narratibaren bultzatzaile?

Oxandabaratz

Azken astean, bi mobilizazio mota izan ditugu Euskal Herrian. Alde batetik Alepo askatzearen inguruan “Gerrarik Ez!” lelopean egin ziren kontzentrazioak, Ongi Etorri Errefuxiatuak kanpainaren ikurrak erabiliz; eta bestetik, larunbat honetan hainbat erakundek “Gora Kurdistan!” lelopean deitu duen manifestazioa.kurd3

Deigarria izan zait doinu ezberdintasuna. Alde batean, doinu “neutroa” (?): gerrarik ez, gerrak sufrikarioa besterik ez dakar, gerrak jendeak errefuxiatu beharra dakar, gerra tragedia bat da. Gogoan dut duela hilabete batzuk errefuxiatuen krisiaren epizentroa Siriako Gudan jartzen genuenok, “konspirazionista” bezalakoak entzun behar izan genituela leunenean, eta gogorrenean, xenofobiaren edota Fronte Nazionalaren bidaide ginela, erabatekoa behar zuen erruki hori erlatibizatzen genuelako, gure agenda promozionatzeko erabiltzen genuela eta abar. Orain badirudi gerrak errefuxiatuak sortzen dituela, baina soilik gerrak bestelako biraketa egin duenean. Artean, ez zegoen gudaren kontrako protestarik, eta ezta ere guda probokatzen zenbiltzanen kontrako adierazpenik, ez NATOri errebeldeak armatzen utz zizan. Ez digute esaten adibidez, Siriako populazio gehiena Assadek kontrolatutako zonaldeetan bizi denik (urtarrilean, azken aurrerakaden aurretik, populazioaren %67), ezta ere, Sirian bertan, “errebeldeek” kontrolatutako zonaldeetatik Assadek kontrolatutako zonaldeetara jendeak nola ihes egiten zuen (2015eko beste iturri bat hemen, konparatzerik besterik ez dago 2015 eta 2016an nola hazi zen desoreka): 2016eko urrian Eki Alepon, soilik 30 edo 40 mila pertsona geratzen ziren, Mendebaldeko Alepon milioi eta erdi (NBEren datuen arabera), zirelarik. Hots, ez ziguten esan errefuxiatuak nork sortzen zituen. Azkenik inperialismo humanitarioaren beste itzuli bat izan dugu: sarraski faltsuen bidezko xoka, Alepon Siriar Armada Arabiarrak hilketak egiten omen zituela. Kanpaina hau ez dator bat errealitetan ikusi izan dugunarekin: bertan egon diren kazetariek, Eva Bartlett kanadiarrak kasu esan dute “Eki Alepon ez dagoela giza-erakunderik, errebeldeen propaganda erakundeak ez badira” (tartean White Helmets eta GARAk hainbeste aipatzen duen “Siriako Giza Eskubideen Behatokia” aipatu ditu propaganda-zerbitzu gisa), beraz istorio horiek propagandaren parte direla. Izan ere, ez datoz bat ez askapenaren aurretik Eki Alepon dagoen populazio baxuarekin, ez hiritaren poza adierazten zuten irudiekin, ez Siriako Armadak izan duen aurrerapen erritmoarekin (ezinezkoa da hiriko 45 kilometro karratu hamar egunetan bertako populazioaren laguntzarik gabe askatzea), ez ebakuaziorako korridoreak proposatu izanarekin. Interesgarria da baita ere, kanpaina hau nork hasi duen jakitea: Lina Xami jihadista, eta Chicagoko CBSko kazetari bat eta Alderdi demokrataren aldeko publizista bat (Becky Carrolli buruzko informazio gehiago hemen) Bestetik aipatu beharra dago White Helmets “inpartzialen” papera, Alepon bat bera ere ez dute ikusi errebeldeen erretiratzean zehar. Ez al dute lanik, edo euren kideekin egin dute ihes?

3500

Alepoko ebakuazioa

Bestetik, gerran dabilen alde baten glorifikazioa eta ez “gerrarik ez”, baizik eta “gerra justuak bai”. Guda justuak defendagarriak direla argi dago, baina kasu honetan beste gauza batek kezkatzen nau: Sirian guda justua Rojavara mugatzea, hots, Alepo askatzea justua izango ez balitz bezala (ez baita hura aipatu ere egin Euskal Herrian). Hau da, guda honetako kontraesan nagusia; inperialismoak Sirian “erregimen aldaketa” bultzatzeko herri honen kontra egin duen erasoa ahaztea. Edo ez al da Siriako Arabiar Armada faxismoaren kontra borrokan? Ez al dira setiatuak izan Mendebaldeko Alepo (eta Deir Ez-Zor, ISISen basamortuan oasia bat dena, eta Nubl eta Zahra Siria Iparraldean, eta Fuaa eta Kefraia auzo xiiak Idliben) Kobane izan zen moduan? Elkartasun gutxi honen inguruan.

Kurduen (eta euren fakzio eta alderdi ezberdinen inguruan, ez baitira denak bat) irakurketa asko egin dira eta egin daitezke, eta ez naiz ni egokiena puzzle hori konpontzeko. Baina, hona ekarriz, beste gauza batek kezkatzen nau: kurdu herria (errefuxiatuak erabili izan diren moduan) narratiba bat elikatzeko aitzakia bezala erabiltzea. Hau da, kontraesan nagusi horri, Siriaren kontrako gudari eta atzean dauden arrazoiei iskin egiteko aitzakia gisa erabiltzea. Guda inperialista “humanitario” modernoetan, ezker “erradikal” posmodernoak, inperialismo humanitarioaren” ideologia-elikatzean trebe denak;  hain zuzen ere, inperialismoak eraso eta zanpatzen saiatutako beste herri edo Estatu baten kausa belzteko (“Siriar Gobernu autoritarioa”) erabiltzea.

Bitartean, urte guzti hauetan, Mendebaldeko Alepo eta Deir Ez-Zor, Nubl, Zahra, Fuaa, Kefraia… eta Yemen ahaztuta.

Advertisements