Peruko preso politikoak: Txostena

Euskal Herriko Antinperialisten eskuetara iritsi da txosten juridiko bat, non aztertzen den zer nolako baldintzetan dauden Peruko preso politikoak eta ze neurri juridiko dauden hartzear. Txostenaren arabera, 80. hamarkadatik hona Peruko atxilotu eta preso politikoak nozitzen ari diren ‘Etsaiaren Eskubide Penala’ salatuko dute, Giza Eskubideen Batzorde Interamerikarraren (CIDH) aurrean.

Dokumentuak hamarnaka presoren prozesamendu eta espetxeratze baldintza zehatzak aletzen ditu, beteak dituzten espetxe urte luze eta gogorrak, salatzear dauden ‘lege antiterrorista’-ren aitzakiapean.

Testuingurua

‘Sendero Luminoso’ bezala ezagutzen zen Peruko Alderdi Komunistaren eta Peruko estatuaren arteko gerraren testuinguruan, 1986ean Alan Garcíaren gobernuak ikaragarrizko sarraskiak egin zituen El Frontón, Luringancho, el Callao eta Santa Barbarako espetxeetan. Luringanchon 150 preso erail zituzten; preso bat baino ez zen salbatu, hildakoen artean ezkutaturik. Alan Garciak El Frontóneko uharteko espetxean zituen 300 preso erail zituen; abiazioak eta armadak espetxea bonbardatu zuten eta ostera marineak sartu eta presoak errematatu egin zituzten. 25 lagun irten ziren bizirik -tartean Rolando Echarri, Argentinatik Perura estraditatzeko zorian dagoena ‘igitaia eta mailua zituen trapu bat astintzea’ eta ‘presoentzako Amnistia eskatuz pintaketak egitea’-ren delituengatik; salaketa horrengatik Rolandori hogei urte baina gehiagoko zigorra ezar diezaiokete.peruko presoak1

1992an, Fujimoriren presidentziapean, Castro Castro espetxeko sarraskia gertatu zen. Urte hartan bertan Alderdi Komunistaren Komite Zentrala erori zen, alegia, bere zuzendaritza osoa, eta orduan amaitu zen orobat, formalki eta ofizialki, enfrentamendu armatua.

Peruko Alderdi Komunistak 1993tik ez du ekintza armaturik egin, ez ofizialki, ez extra-ofizialki. Erabat baztertu du bide armatua. Eta gainera publikoki egin du.

peruko presoak2

Alan Garciaren sarraskietako bat

Garapena

1992tik 2000. urtera presoen baldintzak asko larritzen dira. Estatuak darabilen tresna legeak dira, bai Kongresuak onartutakoak, bai presidenteak dekretuz ezarritakoak. Laburbilduz, gerraren irabazleen legeak dira. 92tik aurrerako sasoian, presoak isolatu eta sakabanatzen dituzte.

Oso leku urrunetara bidaltzen dituzte, Huacamayo edo Puno bezalako espetxeetara, muturreko hotzarekin, isolamendu baldintza zinez gogorretan.

Galdutako gerra baten biziraule, bai presoak zein haien senideak erresistentzia eta borroka prozesu bat abiatzen dute, funtsean sakabanaketa eta isolamendua amai zitezen.

1992tik aurrera, atxilotu berriak (asko) esparru militarrera pasa zituzten: Militarrek epaitu zituzten, epaitegi militarretan.

Presoek konstituzioaren kontrakotzat jo eta helegitea sartu zuten; auzia irabazi eta ondorioz, baldintza horietan emandako epaiketa asko bertan behera geratu ziren; preso askok askatasuna lortu zuten eta baldintzapeko askatasunak bezalako eskubideak eskuratu zituzten.

2004ean Peruko lehendakaritzara Alan García itzuli zen, 80. hamarkadako genozida hura. Gobernuak espetxeetan lortutako eskubide guztiak bortxatzen ditu, presoen, senideen, haien antolakundeen eta abokatuen borroken bidez lortutakoak. Behin-behineko irteerak, baldintzapekoak…eten egiten dira eta askatasunak eten egiten dira, baita (gaur egun bezala) espetxe zigor luzeak bete ostekoak ere. Hitz batean: Peruko estatua legedia guda-arma gisa erabiltzen hasten da, ‘Etsaiaren eskubide penala’ bezala ezagutzen denaren markoan.

Legedia guda-arma bezala

Presoek salatzen dute ‘legedi antiterrorista’-ren garapenak frogatzen duela onartu eta deklaratu gabeko gerra baten tresna bezala erabiltzen ari direla, gerra formalki eta materialki amaitu zenetik 20 urte pasa direla kontuan hartuz gainera, bietako parte batek hala aitortu zuenetik hain zuzen, 1993tik ez baita ekintza armaturik izan.

Presoetako askok 20 urtetik gorako zigorrak beteak izanda ere ez dira askatasunean ateratzen, oro har kausa berriak asmatzen dizkietelako haien kondenei urte asko gehitzeko, edo zuzenean epaileek haien irizpideen arabera luzatzeko gaitasuna daukatelako.

CIDHko salaketaren oinarria

Gorte honek behin baina gehiagotan ebatzi du Peruko estatuaren kontra (sarraskien inguruan kasu, baina Peruk ez ditu ez gomendioak ez zigorrak aintzat hartzen) edo Gladys Gonzalez, MRTAko preso baten alde.

Alabaina, helegitea sartuko duten 63en arrazoien funtsa Peruko legedia salatzearena da. Presoek eta haien abokatuek salatzen dutena da 1981etik hona legedi antiterrorista Estatuaren gerra-tresna gisa baliatu dutela, Etsaiaren Zuzenbide Penalaren kontzeptuak gidaturik.

Zehazki, helegite guztiek komunean dituzten salaketak honokoak dira:

-Atxilotze arbitrarioa eta tortura

-Epaiketa ilegala esparru militarrean

-Epaiketa berriak epaitegi zibilean salbuespenezko legedi eta esparruetan

-Gain-penalizazioa

-Askatasunean irteteko kartzela-eskubideen ukapena

-Espetxe baldintza doilor eta zitalak.

Helegitea ezarri duten preso batzuen bizi baldintza zehatzak

  1. Maruja Arango Chavez –

Bizi arteko zigorra, 21 urte daramatza preso. Perun honek esan nahi du ez irtetea inoiz askatasunean. Salbuespen sala batek 20 urteko zigorra ezarri zion; Gorenak bizi osorako igo zion. 21 urteko seme bat dauka eta bere 9 urteko iloba bat bahitua izan zen hainbat orduz, Marujaren semea bilatzen ari zirela-eta.

  1. Silvia Gonzalez Olarte

Alan Garciaren 1986ko sarraskietatik bizirik irtendako bat da. Espetxetik irten eta berriz atxilotzen dute 95ean, 26 urteko zigorra ezartzen diote. 21 urte daramatza eta denbora honetan 6 espetxeetara lekualdatu dute, tartean Guanamayokora, altura handiko eta muturreko hotzeko espetxea.

Bere familiak jazarpen politiko larria nozitzen du.

Duela ez asko, DIRCOTEa (zerbitzu sekretuak) ziegan sartu zitzaion eta dokumentazioa, idatziak, analisiak eta abar kendu zizkioten. Honek esan nahi du berriro prozesatu eta zigortu dezaketela bere idatzitako pentsamendua ‘terroristatzat’ jo ezkero eta beraz, lau urte barru irtetea dagokionean, beste urte mordo bat gehitzea.

  1. Zulma Peña Melgarejo

Bere jaioberriarekin batera atxilotu zuten; torturatua haurraren aurrean. 25 urteko zigorra dauka. Duela oso gutxi ‘Perseo’ kausa ospetsuan sartu zuten, Movadef-eko abokatu guztiak atxilotu zituzten kausan alegia, eta ondorioz berriro zigortzeko arriskuan dago.

  1. Cecilia Dominguez Berrospi

30 urteko zigorra, bere defentsaren arabera ‘gehiegikeria basa’ dena. DIRCOTEan larriki torturatua. 23 daramatza espetxean. Ezinezkoa da bere askatasuna berreskuratzea, birritan kondenatu dute eta guztira bizi osoko kondena dauka. Ziegan sartzen zaizkio, bere margoak txikitzen dituzte eta epaitegi batek ebatz dezake margo ‘terroristak’ direla.

  1. Gloria Jorge Lopez

25 urteko zigorra eta 23 daramatza, beti ukatu dizkiote espetxe eskubide guztiak estatu botereen agindu zuzenez. Garai batean diruz eta lanaz ordaintzen hasi zen etorkizuneko askatasunaren truke, baina epaitegi batek guztia bertan behera utzi eta emandako guztia galdu zuen.

Arrisku erreala dago bere zigorra betetzean askatasuna ukatzeko.

  1. Nancy Mejia Ramos

Lehenik 25 urteko zigorrera kondenatua, ostera 30era igo zioten, 2 daramatza preso. CIDHak bere tortura salaketa aintzat hartu zuen, garaiz kanpo aurkeztu arren. CIDKak ebatzi zuen salaketa onartu behar zela ‘salbuespen bezala’.

Honek medioen kanpaina oso gogor bat eragin zuen CIDHaren kontra, egungo 63 salatzaileen kasuan bezala. Peruko telebistak bere gurasoak jazartzen ditu, haien argazkiak erakutsiz.

  1. Miriam Espino Salinas

25 urteko kondenarekin, 22 daramatza. Bere adin txikiko ahizpa baten erailketa zigorgabearen ostean, bere eta bere familiaren kontrako jazarpen politikoa abian jartzen da, egiten dituzten salaketak direla-eta. ‘Aurpegirik gabeko epaileen’ auzitegian zigortu, helegitea sartu eta zigorra 30 urtera luzatu zioten.

2003an prozesu guztiaren nulutasunagatik beste epaiketa bat izan zuen baina (gainerako beste kasu guztietan bezala) ‘aurpegirik gabeko epaileen’ epaiketak zigorrei zegokienez anulatu ziren, ez frogei dagokienez. Instrukzioko prozedurak eta frogak ontzat eman ziren, beraz osterako epaiketa guztietako zigorrak aurreikusgarriak ziren, konstantzia berberetan oinarritzen zirelako (torturak, deklarazio polizialak, inteligentzia txostenak eta abar)

2003ko prozesu hartan 18 urtera jaitsi zioten zigorra, baina helegitea sartzen duenean, Gorenak 25era igotzen dio. DIRCOTEa ziegan sartzen zaio, artelan eta idatziak lapurtzen dizkio, eta ‘terroristatzat’ jo ezkero hiru urte barru bere askatasuna arriskuan dago.

  1. Ayde Chumpitaz Luyo

18 urteko zigorra. Lehendik 5 urteko zigorra betea zuen. Zigor honen oinarria ‘terrorismoa’ da, ekintza edo arrazoi penal zehatz barik.

Bere senarra eta koinatua harekin atxilotu zituzten eta 18 urtera kondenatuak; hirurak daude askatasuna eskuratzeko gertu. Duela gutxi DIRCOTEa ziegan sartu zitzaion, ‘terrorismo’ frogen bila, zerbaitetan nahastu nahian ez dadin atera.

Bere irteera dataren gertutasunarengatik kanpaina mediatiko bat abiatu zen, Gobernuari eskatuz ez zezaten askatu (ikus El Expreso egunkaria, 2015/I/16, 10. orr)

  1. Maritza Garrido-Lecca Risco

25 urteko zigorra, urte t´erdi falta zaio zigorra betetzeko.

Maritza Limako klase altuko familia ezagun batetik dator. Oso dantzari ezaguna eta mediatikoa zen, Liman dantza irakaslea. Honek kanpaina mediatiko gordina sortu du, idatzizko prentsan eta TB-an, aske irten daitekeela salatuz. Sarean informazio asko bil daiteke, bere esposizio mediatikoa etengabekoa baita.

Bizi arteko espetxe zigorrera kondenatutako presoak

1.-ELENA ALBERTINA YPARRAGUIRRE REVOREDO

2.-MARIA GUADALUPE PANTOJA SANCHEZ

3.-ZAMBRANO PADILLA, LAURA EUGENIA

4.-MARUJA ARANGO CHAVEZ

5.-ANA LUZ MENDOZA MATEO

Piedras Gordaseko espetxean dauden 27 presoen zerrenda:

1) Maruja Arango Chávez,

2) Carolina Cordova Alzamora,

3) Aydé Chumpitaz Luyo,

4) Margót Dominguez Berrospi,

5) Miriam Espino Salinas,

6) Yohany Espinosza Vinces,

7) Silvia González Olarte,

8) Maritza Garrido-Lecca Risco,

9) Martha Huatay Ruiz,

10) Elisa Hinastroza Huacachi,

11) Gloria Jorge López,

12) Anita Lino Abad,

13) Margot Liendo Gil,

14) Nancy Mejía Ramos,

15) Ana Mendoza Mateo,

16) María Ortega Segundo,

17) Ida Mendoza Mateo,

18) María Pantoja Sánchez,

19) Yeni Rodríguez Neyra,

20) Angélica Salas de la Cruz,

21) Adelina Sedelmayer Armas,

22) Victoria Trujillo Agurto,

23) Sara Vallejo Vasquez,

24) Elena Yparraguirre Revoredo,

25) Laura Zambrano Padilla,

26) Iris Quiñones Colchado,

27) Eliza Culantres Cordoba.

Helbidea:

EP ANCON II

Panamericana Norte Km 42

ANCON

LIMA – PERU

Advertisements