Hugo Chavez komandantearen heriotzaren III urtemugan

[Joakin Arregi Goenaga ‘Txe’]

 

Goizeko bostetan esna

buruari itzulika.

Sarritan bezala Hugo

gaur zaitugu irudika.

Martxoak bost hura berriz

nola zaigun errepika.

Gure txoko intimoan

zurekin geneukan zita.

Zure hiztegian dago

iraultzaren gramatika.

Formetan ta edukitan

du gizatiar logika.

Zer zinen eta zer zaren

nahi genuen aldarrika.

Gure arteko maitasuna

agortzen ez dena baita.

II

Martxoaren bost agendan

ta berriro zu gogora.

Pentsamenduz nola ez ba

hurbildu zure ondora.

Betiko atxiki zinen

gure izate osora.

Horren baitan murgilduta

pasako zaigu denbora.

Nahiz ta ezin den jakin zer

gertatuko den gerora.

Zuk emandakoa Hugo

ez da egun bateko lora.

Chavismoari “ arnasa

ta jarraitzeko ganora.

Bataila denetan zure

itzala hor egongo da.

komandante

Advertisements