Hirugarren gradua vs. Amnistia / Tercer grado vs. Amnistía

Iturria: lahaine.org

01

Que nadie piense, por tanto, que aceptando la legalidad podemos superar las consecuencias del conflicto a corto plazo porque, simplemente, esa afirmación es falsa.

Hirugarren gradua vs. Amnistia

Zergatik historikoki ez dituzte euskal preso politikoek hirugarren graduak eskatu? Hirugarren graduak eta baldintzapeko askatasunak ez eskatzea eta kartzelatik irteteko aukera horri atea ixtea ilogikoa eman lezake, behintzat, hauek lortzeko nolako urratsak eman behar diren eta urrats hauek preso politikoengan eta gure herrian izan ditzaketen ondorioak zeintzuk diren ez dakienarentzat. Aurretik doala Espainiar estatuak ezartzen dituen baldintzei buruz ari garela, Frantzian ezarritakoak askoz ere bigunagoak direlarik.

Espainiako araudiak hiru gradu ezartzen ditu kartzela zigorrak betearazteko: lehena, bigarrena eta hirugarrena, azken hau eskuratzeko zigor erdia beteta egon behar delarik. Gero, zigorraren 3/4ak beteta edukiz gero baldintzapeko askatasuna etor liteke. Euskal preso politiko gehienak lehenengo graduan daude eta gainontzekoak, hainbat preso gaixo salbu, bigarrenean. Baldintzapeko askatasunera hirugarren gradutik baino ezin da progresioa egin eta hirugarren gradura bigarrenetik.
Hau azalduta arazoaren gakora pasako gara. Euskal preso politikoen artean hirugarren gradu bat eskatu ahal izateko oraindik 20 urte itxaron beharko luketenak daude eta baldintzapeko askatasuna lortzeko 30 urte baino gehiago, beraz, ez dezala inork pentsatu legedia onartuta bizi dugun gatazkaren ondorioak epe laburrean gainditu ditzakegula, sinpleki baieztapen hori faltsua delako. Legedia onartu arren, Algecirasen, Madrilen ala Zaballan, baina preso politikoak luzerako ditugu eta kartzelaren mehatxua dagoen bitartean iheslariak ere bai.
Gainera, legedia onartuta, euskal preso politikoek kartzela barruan bizi dituzten baldintza kaskarrak are eta kaskarragoak bihur daitezke. Gradu progresioa lortzeko presoak hainbat hilabetez ezin du zigorrik jaso. Kartzelak zigorra ezarri dezake errekuentoan zutik ez jartzeagatik, kartzelako patioa ez garbitzeagatik, kartzelariari ziega desordenatuta dagoela iruditzen zaiolako, erantzun “txar” bat emateagatik… Eta larriagoa dena, bere bizi baldintza duinak mantentzeko edozein protestan parte hartzeagatik ere, presoa espetxe sistemaren aurrean guztiz babesgabe utziz. Are gehiago, banakako aterabide hauek batzuek etengabe (eta maltzurki) ahoan darabilten presoen arteko batasun sakratua hankaz gora jarriko lukete, batez ere kontuan izanda hau guztia beteta ere oraindik preso hauetako bakoitza kartzelako Tratamendu Batzordetik pasatu beharko litzatekeela eta, Batzorde honek onartuta ere, Ministerio Fiskalak helegitea aurkezteko aukera daukala.
Bigarren gradutik hirugarrenera pasatzeko, aipatutako guztiaz gain, preso politikoek euren militantziaz arnegatu behar dute, damua adierazi, justiziarekin kolaboratu salatari bihurtuta eta erantzukizun zibila ordaintzeko bitartekoak jarri behar dituzte. Hori da eskatzendiena Langraiz Bideak, eta Eusko Jaurlaritzaren Hitzemanek, eta ez dugu esango EH Bilduren Bakerako Euskal Bideak hau guztia eskatzen dienik ez delako egia. EH Bilduk salaketa eta damuarena alde batera uzten du, baina gainontzeko guztia bai eskatzen die PNVrekin adostutako Bakerako Euskal Bidean, abenduko hauteskunde kanpaina osoan, badaezpada ere, ezkutuan mantendu duten horretan.
Orain, hauteskundeak eta urtarrileko manifestazioa igarota, ustez hainbeste errespetatzen duten kolektibo hori presionatzeko asmoz (2012ko udaberrian egin bezala), berriz argitara atera dute dokumentua, kolektibo horri “iradokitzeko” garai berrietara egokitu eta ezarritako legedia onartu behar duela prozesuari aurrera egiten laguntzeko.
Proposamen hauek guztiz kontrajarriak dira amnistiaren kontzeptuarekin eta hori da batzuek amnistia defendatzen duen ororen kontra egiteko benetako arrazoia. Gainontzeko guztia, despistatzeko su artifizialak besterik ez. Ez da zilegia ipurdiarekin aterabide indibidualen aulkia estaltzea oinak amnistiaren aulkiaren gainean jartzen diren bitartean, beste inork okupatu ez dezan. Ez da zilegia beste herri batzuetako prozesuak erabiltzea amnistiaren aldarria baztertzeko (Kolonbiako amnistia partziala dela onartuta, hemen aplikatuta lau urteren buruan preso politikorik ez genuenean izango) eta ez da zilegia amnistiak, epe luzekoaz gain, epe laburrean ekar ditzakeen garaipenak ezkutatzea. Amnistiarekin izango da ala ez da izango.

Ziortza Fernandez Larrazabal eta Sendoa Jurado Garcia Amnistiaren aldeko militanteak eta preso politiko ohiak
________________

Tercer grado vs. Amnistía

¿Por qué históricamente los pres@s polític@s vasc@s no han pedido terceros grados? Podría parecer ilógico no pedir terceros grados y libertades condicionales y cerrar las puertas a esa posibilidad de salir de la cárcel, al menos, para quien no sepa cuáles son los pasos que hay que dar para conseguirlos y las consecuencias que pueden tener sobre l@s pres@s polític@s y sobre nuestro pueblo. Vaya por delante que nos estamos refiriendo a las condiciones que impone el estado español, ya que las impuestas en Francia son mucho más laxas.
La legalidad española impone tres grados para cumplir hacer cumplir las penas de prisión: primero, segundo y tercero, teniendo que haber cumplido la mitad de la condena para acceder a este último. Después, teniendo cumplidas las 3/4 partes de la condena, podría venir la libertad condicional. La mayoría de pres@s polític@s vasc@s se encuentran en primer grado y el resto, a excepción de algun@s pres@s enferm@s, en segundo. La progresión a la libertad condicional solo se puede hacer desde el tercer grado y al tercer grado desde el segundo.
Una vez explicado esto pasemos a la clave del problema. Entre l@s pres@s polític@s vasc@s están l@s que tendrían que esperar 20 años para poder pedir un tercer grado y más de 30 para conseguir una libertad condicional. Que nadie piense, por tanto, que aceptando la legalidad podemos superar las consecuencias del conflicto a corto plazo porque, simplemente, esa afirmación es falsa. Aún aceptando la legalidad, en Algeciras, en Madrid o en Zaballa, pero tenemos pres@s polític@s para largo y mientras exista la amenaza de la cárcel también huid@s.
Además, aceptando la legalidad, las malas condiciones de vida que l@s pres@s polític@s padecen en prisión pueden empeorar aún más. Para conseguir la progresión de grado el preso debe pasar varios meses sin recibir ningún parte de castigo. La cárcel puede imponer castigos por no ponerse en pie en un recuento, por no barrer el patio, porque al carcelero le parezca que la celda está desordenada, por dar una “mala” respuesta… Y lo que es más grave, por participar en cualquier protesta por mantener unas condiciones de vida dignas, dejando al preso absolutamente indefenso ante el sistema penitenciario. Es más, estas salidas individuales pondrían patas arriba esa santa unidad entre l@s pres@s que algunos tienen constantemente (y maliciosamente) en la boca, sobre todo teniendo en cuenta que aún cumpliendo todo esto cada un@ de l@s pres@s tendría que pasar ante la Junta de Tratamiento de la cárcel y que, aunque esta junta lo aceptara, el Ministerio Fiscal tiene la posibil idad de presentar recurso contra la decisión.
Para pasar del segundo grado al tercero, además de todo lo anterior, l@s pres@s polític@s deben renegar de su militancia, mostrar arrepentimiento, colaborar con la justicia convirtiéndose en chivat@s y deben poner los medios para pagar la responsabilidad civil. Eso es lo que les pide la Vía Nanclares, y el programa Hitzeman del Gobierno Vasco, y no diremos que la Vía Vasca para la Paz de EH Bildu les exige todo esto porque no es cierto. EH Bildu deja de lado lo de la delación y el arrepentimiento, pero sí que les pide todo lo demás en esa Vía Vasca para la Paz acordada con el PNV, en esa que por si acaso, han mantenido escondida durante toda la campaña electoral de diciembre.

Ahora, pasadas las elecciones y la manifestación de enero, han vuelto a sacar otra vez el documento con la intención de presionar a ese colectivo al que supuestamente tanto respetan (como hicieran en la primavera de 2012), para “sugerirle” que se debe adecuar a los nuevos tiempos y que debe aceptar la legalidad para ayudar a avanzar al proceso.
Estas propuestas están absolutamente contrapuestas al concepto de amnistía y esa es la verdadera razón de que algunos carguen contra cualquiera que defienda la amnistía. Todo lo demás solo son fuegos de artificio para despistar. No es legítimo tapar con el culo la silla de las salidas individuales y poner los pies sobre la silla de la amnistía para que nadie más la ocupe. No es legítimo utilizar los procesos de otros pueblos para marginar la reivindicación de la amnistía (cuando, aceptando que la amnistía de Colombia es parcial, aplicándola aquí en cuatro años no quedarían pres@s polític@s). Y no es legítimo esconder las victorias que, además de a largo plazo, puede traer la amnistía también a corto. Será con la amnistía o no será.

Ziortza Fernández Larrazabal y Sendoa Jurado García (Militantes pro amnistía y ex presos políticos)

Advertisements