PARISKO ATENTATUAREN GAINEAN

[Oxandabaratz]

Lehengo ostiralean, Parisen gertatutako atentatuan 130 bat pertsona hil  egin ziren, eta ehundaka zauritu izan ziren. Logikoa denez (logikoa bai giza sentimenduengatik eta giza sentimenduak bideratzeko saiakerengatik) honek elkartasun uholde bat piztu du, eta Frantziako berriak eta Frantziarekiko elkartasuna nonahi izan dugu. Hala ere, alde guztiek bere ifrentzua dutela ahaztu ezin dugunez, honek hausnarketa batetarako parada ematen digu. Bi egun lehenago Beiruten izandako atentatuaren biktimekiko halako elkartasunik egon ez bazen galdetzea etika arloko ariketatik haratago (etika ariketa guztiak bezala, eztabaidarako subjektu ere badena), ondorioak ateratzeko zubi bat ere bada. Izan ere, halako masa mugimendu “espontaneoak” oso bideragarriak dira. Beraz hauxe galdetu behar da: Zergatik Paris? Zergatik orain? Eta batez ere: nori datorkio ondo?

                Gu ez poliziak, ez detektibeak, ez perituak, ez inteligentzia zerbitzuetan adituak ez garenez, gure analisia erabat politikoa izango da, dugun tresna mugatuekin egindakoa. Dugun tresnarik boteretsuena informazioa da, eta horri ekingo diogu, gure esku dugun (uzten duten) informazio apurra, eta gurea dugun zentzu kritikoa erabiliz.

                Itzul gaitezen atzera pixka bat. Aurretik, 2015ko urtarrilean ISISen izenean aritu ziren hiru pertsonek Charlie Hebdoren eta judutar denda baten kontrako atentatua burutuz zuten. Orain, hamar hilabete geroago, talde berberak (edo talde berberaren izenean aritzen direnek) beste atentatu handi bat egin du, gainera askoz ere handiagoa. Beraz, Estatu berean eta udalerri berean zirkulu berdinek edo berdintsuek eginiko bi atentatu ezberdin ditugu. Frantziako zerbitzu sekretuentzako justifikatzen zaila izango da hau, are gehiago, kontutan hartzen badugu, Charlie Hebdoren kontrako atentatuen ostean segurtasun neurriak handitu egin direla (adibidez, frantziar hiritarren kontrako espioitza neurriak handituz, ez ote da hau izango “erantzunaren” helburuetako bat?). Beraz, hemen zalantza puntu bat irekitzen da neurri batzuen edota zerbitzu sekretu batzuen efizientziaren inguruan (batez ere jakinda terroristarik gehienak frantziar herritarrak zirela).

                Baina honek ez ditu galdera guztiak erantzuten. Izan ere, honen ostean bigarren galdera bati erantzun behar diogu. Izan ere zein da Frantzia eta ISISen arteko harremana? Hemen gauza bat argitu behar da: hau da, Frantziak (edo François Hollandek) eta ISISek gauza bat dute amankomunenan: bientzat Siriaren etorkizunak Baxar Al Assadik gabe izan behar zukeen. Kontuan izan behar dugu Baxar Al Assad siriar herriaren hauteskundeetan bozkatua izan zela, protesten ondorengo fasean Konstituzioa aldatu ostean egindako hauteskundeen bidez. Hala ere, horrek ez du aldatu Frantziaren politika, Frantziak, berak aitortu duen bezala, Sirian talde jihadistak babestu izan ditu, adibidez, 2012an Laurent Fabius berak aitortu izan zuen moduan, “lan ona egiten ari dira”. 2015ean François Hollande berak aitortu zuen armak eman zizkiela siriar errebeldeei. (2014an ere aitortu zuen).

002

                Norbaitek esan dezake orduan, ISIS eta Hollandek eta abarrek laguntzen dituzten talde jihadistak ez direla talde berdinak, huraxek egia esan “errebelde moderatuei”; hau da, Al Nusra, FSA eta abarrei laguntzen baitiete (edo akaso kurdei), baina ez ISISi. Beno, uztezko “errebelde moderatu” hauen, edota Al Qaeda ideologia eta ISISena nahiko antzekoak direla arras ezaguna bada ere, argudio hau ez da oso konbentzigarria. Alde batetik, ISISen hazkundeari eta batez ere honi lotuta dauden finantziazio iturriei begiratu behar zaie. Kontutan hartuta Estatu Islamiarra ez dela baserik gabeko talde terrorista bat, baizik, eta gustatu hala ez, lur jakin baten gainean bere bortizkeria-monopolioa eta bere administrazioa ezarri duen entitate bat, gustatu ala ez, esan behar dugu nolabaiteko “Estatuzko egitura” bat ere badela dela. “Estatu-entitate” honek, gutxi-gora-behera, 10 milioiko populazioa zuen “koalizioaren bonbaketak” hasi aurretik eta orain bere eremua handitu egin da. Gainera, Siria eta Irakeko birfindegi eta petrolio-putzu asko (gehienak) kontrolatzen dituzte. Ez du ematen petrolioa esportatzeko bide-errutak (zeina Estatu honen diru-sarrerarik garrantzitsuena den) taponatzeko gogo handirik erakutsi dituztenik, nahiz eta erruta hauek toki lau eta lehor batean (beraz satelitez jomugan egon daitezkeenak).  Esan beharra badago baita ISISen petrolio putzuen produkzio-errekorra jo izan dutela (bestalde gogoan dugu urte hasierako Errusian gertatu errubloaren krisia, petrolioaren prezio baxuek eragindakoa -Evo Moralesek ere “Errusia eta Venezuelaren kontrako guda ekonomikotzat” jo zuen-. Ez al da ISISen produkzio erabatekoa eta produkzioa egiten uzte hau munduko guda ekonomiko honen beste kapitulu bat?), beraz, hau ez da guztiz isolatuta dagoen lau txororen kalifatua, baizik eta oso ondo dakite zer egiten ari diren. Bestalde, negozio orok, produkzioaz gain, merkatua behar du bertan. AEBk, Biden lehendakariordeak, Siria jomugan jartzeaz gain (beharrezkoa) Turkia eta Irakeko Kurdistango Gobernu Autonomoa sartu ditu ISISen petrolio erosle gisa eta azken finean, Medebaldera ere iristen da hura (hau zabalago hemen eta hemen).

Armei dagokienez, kontutan hartzekoa da ISISen finantzari handienak diren Arabiar Emirerri Batuei, Saudi Arabiari eta abar, batez ere Frantziak saltzen dizkiela armak (hemen beste iturri bat eta hemen grafika bat). Horrela uler daiteke frantziar fabrikaziozkoak diren (eta Frantziak bakarrik fabrikatzen dituen) FAMAS fusilak ISISen eskuetan egotea. Azken finean, bai Mendebaldeko potentziek, zein “talde jihadista moderatuek” zein Estatu Islamikoak gauza bat konpartitzen dutela: Baxar Al Assad ahalik eta lehen kendu behar dela boteretik. Hori dela eta, azken hauen ateko kolusioa nahiko argia dela ikus dezakegu. Sekretua ez bada Saudi Arabia eta Turkia bezalako herrialdeek, azken hau NATOren kide, (CIAk bestaldera begiratzen duelarik) babesa ematen diotela, bestalde, Britainia Handia bezalako herriek zuzenean ISIS lagundu izan dutela ere pentsatzekoa da. Bestalde, hor daude Katar bezalako herrialde islamista baten, Frantziaren eta Britainia Handiaren arteko elkarlaguntza. Elkarlaguntza hori Siriako gudarekiko ere eman izan da, adibidez EBko eta NATOko herrialdeek ISIS zuzenean armatu izanarekin, edo  Beraz, bai ekonomikoki zein militarki ISISen eta NATOren kide diren herrialdeen (Frantziaren barne) arteko kanalak (zuzenak edota Golkoko monarkien bitartez) erabat zabalik daudela topatzen dugu. Hots, Frantziaren posizioa ez da ISISekin gudan egon izana, baizik eta honekiko “hurbil”, behintzat.

Hollande performs sword dance under Saudi flag: photos

05 Grafico

06 Armas

Beraz, 2011tik indarrean dagoen guda zibil honetan, Mendebaldeko potentzia ezberdinek, Golkoko monarkiekin bat eginda, helburu bat izan dute, Baxar Al Assad paretik kentzea, eta honen bidez, honen aliatu diren potentzien kontrako (Iran, Errusia eta Hezbollah Libanoko alderdi armatua) garaipen geopolitiko taktiko bat lortzea, Iran eta Errusia are gehiago estutuz. Beste aldean, errebeldeen talde ezberdinak, Al Nusra-Al Qaeda ikusi dugun bezala modu zuzenean, eta bestetik ISIS modu isilpean edo zeharkakoan (batez ere Saudi Arabia eta Turkia bide) aurkitzen ditugu. Interesgarria da oso Turkiaren papera, zeinak antza denez (Irakeko Kurdistango bere aliatuekin batera) Eta hemen oraindik hitz egin ez dugun beste aktore bat dugu: Israel. Israelen antzinako ametsa lortzen ari da ISIS, hau da sionismoaren kontrako inguruko Estatu garrantzitsuena (beraz, Palestinaren defentsarik garrantzitsuena, behintzat mugetan) desegitea, eta hau guda zibilean, eta atzerapenean murgiltzea, geopolitikoki siriar Estatu berri baten baliabideak moztuz eta gainera, ISIS bezalako aktore bat tartean (zeinak Siria eta Iraken desertua soilik kontrolatuta ere, arabiar eta islamiar mundua barne borroka sektarioetan ad eternum murgilduko luke), sionismoaren posizio politikoa zein ekonomikoa indartuko zukeen, arabiar mundua are gehiago zatikatuz eta arabiar nazioa batu dezakeen proiektu ideologiko aurrerakoi bat ezinezko eginez. Israelen ISISekiko laguntza bai medikuntza-arloan (ISISeko militante zaurituak artatzen), zein militar arloan eman daiteke, bai Siriako lur okupatua diren Golaneko mendateen ondoan errebeldeek (inguraturik daudelarik) kontrolatzen duten eremu bati laguntza militarra emanaz (adibidez, ISISen kontra ari diren siriar armada bonbatuz, edo talde errebelde ezberdinei armak banatuz). Israelgo prentsa berak, 2013an eman zuen kontaktu hauen berri. Israelgo Estatuaren ahotsa asko ISISen kontrako “nazioarteko interbentzioaren” kontra ere azaldu ziren baita.

07 Israel

Honek testuinguratzera laguntzen gaitu, hau da, Mendebaldearen eta ISISen arteko kontaktuen inguruko argi pixka bat azaltzera. Baina oraindik ez dugu ezer desegin. Hala ere, honek pista batzuk emango dizkigu, batez ere, hurrengo urratsa argitzeko, Mendebaldearen ISISen kontrako bonbaketan zertan zetzaten.

                Guda planteamenduan, badirudi, 2014tik aurrera AEBk zuzendutako “koalizio nazio-anitza” batek ISIS bonbatzen darraiela. Honek zeozer aldatzen al du? Horri buruz ere aritu beharko gara. Zein emaitza izan dituzte bonbaketeek? “ISISen kontrako nazioarteko koalizioa” deritzonaren bonbaketak  2014an hasi ziren. Ordutik hona, ikusten den moduan, Estatu Islamiarrak kontrolatutako lurraldea handitu besterik ez da egin. Izan ere, oso arraroa izan da, batzuetan bonbaketa horien aitzakipean, aliatuek ISISi airez armak banatu izana. Hala ere,beste potentzia bat joan da bertara ISIS bonbatzera, hots Errusia. Errusiaren interbentzioak, hilabete bitan, emaitza batzuk lortu izan ditu, adibidez, Alepo hirian errebeldeek atzera egitea, edota Hama hiritik ISISek alde egin behar izana. Beraz, hemen badaude ezberdintasun koalitatibo batzuk, bi interbentzioen emaitzak ikusita batez ere. Kontutan izan behar da, Errusiaren bonbatzeek ISISen petrolio-merkatuari kalte egitea ere bilatu izan duela (eta bide batez, Mendebaldeko bonbaketek helburuu hori jo ez dutenez, praktikoki balio-gabeak edota antzerkia izan direla salatzeko ere balio izan die). Eta bigarrenik ezberdintasun politikoa dugu, agian garrantzitsuagoa. Hau da, Errusiak Siriaren Gobernuaren baimena izan du, beraz, honen bonbaketak zilegitasuna dute. Izan ere Mnedebaldeko koalizioak (Frantzia barne) ez du Baxar Al Assadekin ez kontakturik ez koordinaziorik lortu, praktikoki, ISIS indartzeaz edo “Mugatzeaz gain”; honen helburua “oposizioko talde moderatuak” (Al Nusra jihadista barne) babestea delako (Siriak Frantziak Siriako uretara Charles De Gaulle ontzi-suntsitzailea bidaltzea eraso bezala ere hartu zuen). Are gehiago, Mendebaldeko koalizioak Errusiari leporatu dio ISIS bonbatzeaz gain beste talde “errebelde moderatuak” ere bonbatu dituela. Beraz, hemen aurkakotasun bat ikusten dugu: Errusia (eta Iran eta Hezbollah) Baxar Al Assaden Gobernuaren alde (honen baimenarekin Sirian arituz), Mendebaldeko koalizioa, ISISekiko jarrera bikoitza edo ez oso argia mantentzen duelarik, beste talde matxinoak (jihadistak barne) defendatuz. Izan ere, azken hauentzat, ISIS eta bestekoa taldeak funtzionalak dira, ez soilik Baxar Al Assad boteretik kentzeko, baizik eta baita, Siriaren zatiketa plan bat aurrera eramateko, CIAk esku artea duen planetako bati jarraiki talde hauek funtzionalak direlako. Horregatik AEBk kurduei ISISen kontra lagundu badie  ere, ezer gutxi egin du ISISen hegoalderako hedapena geratzeko. Siriaren zatikatzean beste urrats bat izango litzateke. Analista batzuen arabera, hauxe izan baita Mendebaldeko koalizioaren bonbaketen helburua: mugak demarkatzea eta praktikoki Siriaren zatiketa gauzatzea, hots ISIS “mugatzea” eta “bideratzea” baina ez garaitzea (kurduen papera ere sankonkiago aztertu beharrekoa da, batez ere orain “oposizio moderatuaren” fakzio batzuekin “Siriako Indar demokratikoa” koalizio ilunean parte hartzea. Zerk eragin du kurduen lerratze hori? Agian Irakeko Kurdistango lehendakari Barzani mendebalzalearen eraginak?). Beraz, aurkakotasun politikoa erabatekoa da. Esanguratsua da oso, ISISek airezko armadarik eduki ez arren AEBk Siriara F-15 motatako hegazkinak bidali izana. F-15 eredukoak ez dira bonbaketa hegazkinak, baizik eta airezko borrokarako hegazkinak. Noren kontra dihoaz borrokatzera, ISISek hegazkinik ez badu? Errusiar hegazkinen kontra? Kontutan izan behar da “Mendebaldeko koalizioaren” parte Turkia ere badela, zeinak ISISekin harreman oso estuak dituen (ISISen kontrako manifestari kurdu batzuen kontrako Sürüçeko atentatuaren atzean turkiar zerbitzu sekretuak zeudenaren zurrumurrua asko hedatu izan da). Turkia izan da Errusiak Sirian parte hartzearen kontra gehien agertu zian den herrialdetako bat, bien artean jada istiluak egon direlarik.

                Beraz, zein izango zatekeen ISISek Frantzia erasotzeko duen interesa, biak nahiko toki berean, hau da, Assaden kontrako gudan ari baitira? Antza denez, bat ere ez… baldin eta Frantziari “arreta deitzea” baldin ez bada, hau da Frantziarengandik zerbait lortzeko asmoz egindakok atentatuak ez badira. Hau da, Frantziak Sirian, duena baino inplikazio handiagoa lortzeko atentatuak ez badira. Eta hemen topatzen dugu emozioen bideratzea. Antzeko arazo bat izan zen duela hilabete batzuk: errefuxiatuen krisia. Orduan, datu eta zehaztasunik eman gabe ere, emozioen eztanda bat eman zen. Eskema oraingo Parisekoaren atzekoa izan zen, orduan “izuarengandik” ihesi zihoazen errefuxiatuak laguntzeko Mendebaldearen inplikazioa eskatzen zen, orain berdina eskatzen dute “izu” horrek eragindako atentatuari erantzuna emateko. Baina inork gutxi eskatu du guda planteamenduan norabide aldaketa bat, hau da, ISISen kontra benetan ari diren indarrekin bat egitea (kurduekin salbu), edota Siriaren Gobernuaren baimenik eskatzea. Beraz, zertan datza emozio bidez eskatzen inplikazio hori? Hala ere, orduan, 2015ean Errusiaren interbentzioa hasi zen, eta interbentzio honen ondoren, ezaguna da milioi bat siriar errefuxiatu inguru etxera itzuli direla. Kontutan hartzekoa baita Errusiaren interbentzioak ISISen hedapena moztu egin zuela. Beraz, modu honetan, histeria hau erabiltzeko aukerak ere moztu egin ziren. Honekin, agian, bigarren aukera bat zabaltzen da (Frantziak “guda deklarazioa” egin du, eta agian NATOren parte-hartze formala eska dezake).

                Hau esanda, zenbait gauza argiago geratzen dira. Alde batetik, lehengo loturaren arabera, frantziar herritar hauek Sirian egon ziren. Nork, nolatan utzita? Beste alde batetik, 2015eko urtarrilean Charlie Hebdoren kontrako atentatua egin zuten Kuaxi (Kouachi) anaiak frantziar zerbitzu sekretuekin lotuta daudela arras ezaguna da. Atentatu berri onetan ere kontutan izan behar dugu, aspaldikoa gertatu izan dela, hau da Sanit-Deniseko estadioaren ondoan terrorista batek bere pasaportea “galdu” zuela, pasaportea osorik zegoelarik. Beraz, hemen galdetu behar izan behar dugu zein izan zen zerbitzu hauen eta atentatuaren egileen arteko harremana. Kontutan izan behar da baita Frantzia izan dela Siriarako jihadista gehien “aportatu” dituen EBko herrialdea (Europan Errusia soilik gerturatzen zaio, hemendik gehienak Kaukasokoak direlarik). Eta mundu islamiarrean Libia “askatua” da gehien aportatu dituen herrialdea (Libia, non ISISen hazkundea ere handia den). Beraz, non egon dira frantziar zerbitzu sekretuak orain arte? Zergatik hainbeste harreman batzuen eta besteen artean?

01

08 Gráfico

                Ongi da, itzul gaitezen denboran pixka bat atzera: datu hauen arabera, atentatu hauetan Frantziaren aurkako “Allahren haserrea” edo “zigorra” baino beste zeozer ikus daiteke. Kontutan izan behar dugu Pariseko atentatuaren aurretik Vienan Siriaren etorkizunari buruzko konferentzia bat egon zela (Siriaren parte-hartzerik gabe) eta Parisko atentatuak gertatu eta bi egunetara, G-20aren bilera bat zegoela. Beraz, Siriaren gaiak herrialde guztietako kantzileritza eta Kanpo Arazoetarako Ministerioen agendan egon da azken honetan. Bete alde batetik, oraina aste batzuk Egiptotik Moskurako errusiar herritarrez betetako hegazkin bat atentatu batean zartarazteak (atentatua ISISek berriki errebindikatu du), pentsatzekoa da Errusiak ISISen kontrako gudan inplikazio handiagoa hartzeko zuela. Kontuan izanik Frantzia “koalizio aliatuan” zegoela (Siriako Gobernuaren baimenik gabe Sirian “ISISen kontra borrokan” ari den koalizioan), agian atentatu honek Frantziaren inplikazio handia eska dezake, Errusiaren inplikazioa “orekatzeko” bide eginez.

                Beraz, atentatuaren inguruan, ISISek ura hartzen duen putzuan pixa egin baduen (ez guztiz logikoa, baina posiblea, halere) edota beste zerbait ilunagoa baldin badagoen (adibidez Frantziaren posizio bat indartzeko, hots, Sirian eskua sartzeko saiakera bat, Frantzia barrutik edo kanpotik egindakoa), bi aukerak posible gisa agertzen zaizkigu, hala ere, kontutan izan behar dugu gauza bat: atentatuaren ostean Frantziar Estatuak eta NATOk euren Siriarekiko politika indartuta ateratzea espero dute (eta azken finean, giza-emozioak hortarako erabiltzeko itxaropena dute). Beraz, atentatu honen egileak Frantzia orain artekoagatik zigortzea baino, etorkizunean baldintzatzea/bideratzea bilatzen du. Ez da kasualitatea Hollandek “guda deklarazioa” egitea eta horrekin batera NATO osoa inplikatu nahi izatea (hala baitiote Aliantzaren Estatutuek). NATOren inplikazioa, noski ez da izango ISIS garaitzea (akaso “Mugatzea”), baizik eta lehen esandakoaren arabera, Siriaren zatiketan parte hartzeko, edota post-Siriarako trantsizioan laguntzeko. Atentatua egin duenak helburua lortu al du?

                Zer erreakzio atentatuaren ondoren?

                Atentatuaren ondorengo erreakzioei ere erreparatu beharko diegu. Frantziak alde batetik “Estatu Islamiarraren hiriburu” den Raqqa bonbatu du. Batzuen ustez itsu-itsuan izandako kolpean izan dira, ez baitute lehengo premisarik jorratu (ez Siriar Gobernuarekin batere koordinaziorik, ezta ere ISISen oinarri ekonomiko eta militarraren kontrako inolako asmorik) Beste alde batetik, Charles de Gaulle itsasontzi-suntsitzailea ere eraman dute, baina bidalketa hau Pariseko atentatuen aurretik egina izan da. Bestetik, Errusiak (litekeenez, Siriarekin adostuta, Sirian Errusiaren interbentzioa Siriako Gobernuarekin adostua izan bait), Frantziari bere erasoak koordinatzea proposatu dio. Kontutan izan behar dugu Hollandek atentatuaren ostena “Guda deklarazio” batekin hasi zuela, hots, NATO osoa inplikatzeko arriskua izango zuela. Kasu horretan, Errusiaren eskaintza, NATOren aliantza puskatzeko modu bat bezala izan daiteke. Bestalde Putinek azkeneko G20aren bileran bota zuena ere kontutan izan behar dugu: “G20ko herrialde askok ISIS diruz lagundu dute” (hots, hemen esandakoa ez dela konspirazio hutsa). Errusiaren diplomazia abila berriz martxan dago…

Advertisements