YPGk Siriako Kontseilu Nazionalari ISIS babestea leporatu dio

97a935595bd2614586903fc5e76b1e31_L

2015ko irailaren 7

Iturria: ARA News

Herriaren Babeserako Unitateen (YPG) bozeramaile ofizialak Siriako Kontseilu Nazionalak (SNC) Estatu Islamikoaren (ISIS) militanteak babesten dituela esan du.

Redur Xelil YPGren bozeramaileak, adierazpen ofizialetan “siriar oposizioko” bloke nagusi SNC ISISen Rojavako (ipar Siriako) zonalde kurduen aurkako eraso terroristei “babes politikoa” ematen aritu izan dela esan du.

“SNC ISIS talde terroristaren aurpegi politikoa da. Koalizio hori eta bere “Behin-Behineko Gobernua” ISISi laguntza ekonomiko eta politikoa ematen ibili dira talde erradikal honek Rojavaren (Siriako zonalde kurdua) kontra etorri zenetik” esan du Xelilek.

“Badakigu SNCk Mendebaldetik jasotzen duen laguntza ISIS babesteko erabiltzen duela” gehitu du.

“AEBk eta europar potentziek Siriako Kontseilu Nazionalarekin duten harremanak berrikusi beharko dituzte. Oposizio bloke honek, Siriako herritarren nahiak ordezkatzen dituela esaten duen bitartean ISIS finantzatzen du. Guk baditugu SNCk ISISi ematen dion laguntza horren berri ematen duten dokumentuak” esan du YPGren bozeramaileak.

Xelilek, SNCri lotutako Behin Behineko Gobernuak Siriako Ipar-Ekialdeko Tel Brak eta Tel Hamis probintzietako ISISen kontrolpean dauden zenbait erietxe finantzatu zituela eta hauetarako ekipamendua eta hornikuntza medikoa ordaindu dituela esan du. SNCk, Turkiarekin batera Ipar Alepon talde erradikala ekipamendu militarrez hornitu dutela esan du.

“Urtetan zehar babestu izan dute talde terrorista hori kurduen kontra” gehitu du.

Informazioa: Ahmed Shiwesh

Kurdish Question

Advertisements