ERRUSIAR NAZIEN UKRAINARZALETASUNAZ EDO GATAZKAREN IKUSPUNTU LIBERALAREN FALTSUKERIEZ

Oxandabaratz

Artikulu hau, jatorrikzko bertsioan, ingeleraz, Vineyard of the Saker blogean agertu da.

Duela aste batzu, uztailaren 25an, Ukrainako hiriburu Kieven, errusiar enbaxadaren aurrean manifestaldi bat izan zen. Manifestazio hau ez da izan aurreko beste batzu bezala, non banderista masak elkartzen ziren, nahiko apala izan zen: gutxi-gora-behera 50 bat pertsona gerturatu ziren. Baina manifestaldi hau berezi egin zuena, manifestaldiaren arrazoia izan zen: Errusiako “preso politikoak” askatzea eskatzen zuen manifestaldi bat zen. Zein motatako “preso politikoez” ari ziren nahiko argi geratzen da manifestaldia uztailaren 25ean deitu zenean arreta jartzen badugu. Egun hau izan zen Vladimir Putinen Gobernuak gorroto etnikoaren kontrako legea onartu zuenekoa, hau delitu bihurtuz. Eta kasualitatea izango da, baina egun hauetan Errusian eskuin muturreko ekintzaile Ilia Goriatxev bizi osorako kartzelaldiarekin zigortu zuten, zenbait pertsona hiltzeaz akusatua (kasualitate zoragarri ba da Goriatxeven abokatua, bi errusiar kazetari hiltzeaz akusatua dagoen Nadiya Savtxenko ukrainar pilotuarena eta Pussy Riot musika talde “anarkofeministaren” abokatu berdina, Mark Feigin, izatea). Beraz argi dago eskuin muturreko errusiar presoak, eta ez orokorrean “errusiar presoak”, kaleratzea eskatzen zuen manifestaldi bat izan zela. Errusiar ultranazionalistekin elkartasuna erakusten zuen manifestaldi bat Maidanen ondoko gogo biziz antierrusiarra den Ukrainan?

                Kieveko errusiar enbaxadaren aurreko manifestaldia ez zuten talde arraro edo klandestinoek sortu, baizik eta Maidanek arrunt bihurtutako taldeek: Eskuin Sektoreak, Azov Batailoiak, Asanblada Sozial-Nazionalistak eta “Petr i Mazepa” deitutako talde arraro batek, zeinak “ukrainar nazionalismoa errespetatzen duten Ukrainako errusiar nazionalisten ahotsa” izan nahi duen (hau da, bi nazionalismoen adiskidantza “nazionalismoaren” izenean). Bertaratutakoen artean errusiar nazi ezagunenak zeuden, tartean, Ilia Bogdanov, prentsa maidanistaren eta honen Euro-NATO herrialdeetako bozeramaileek ziotenez, Juntaren aldera antza denez “disidentzia politiko ekintza eredugarri” baten ondoren desertatu zuen FSBko ofizial ohia, orain ikusten dugunez ahaidetasun ideologikoagatik desertatu zuelarik. Bitxia oso “Internazionalismo” nazi-faxista hori… eta kolpe oso gogorra gatazkaren narratiba Euro-liberalarentzat. Europar liberal bat ere ez da saiatu manifestaldi honen arrazoiak azaltzen, bat bera ere ez da iritsi faxismoa bezalako mugimendu ultranazionalista baten errusiar aldekoek nola “traizionatu zezaketen euren nazioa” nazio etsaiaren alde jartzeko. Noski, pertsona azkar arrunt batek (hau da, NATOren komunikabideek buru jan ez dion pertsona batek), hemen “identifikazio ideologikoa” ikus dezake (Bigarren Munduko Gudan errusiar vlasovistek, kroaziar ustashek eta frantziar collaboek edo doriotitek egin bezala), baina hau gatazka “desideologizatzen” gogor saiatu diren liberalentzat anatema da.

                Europar liberalek, eta batez ere ezkerreko europar liberalek, oso gustuko dute errusiar lehendakari Vladimir Putin erasotzea “eskuin muturraren gaizkide” bezala edota “Errusian eskuin erradikalaren hazkundearen aurrean itsuarena egiten duen norbait” izango bailitzan. Europar liberalak (eskuineko zein ezkerrekoak), euro-nagusitasun geopolitikora emanik, honi aurren egiten dion proiektu politiko ORO “nazionalista”; “atzerakoi”; “populista” edo “Giza Eskubideekin bateraezin” gisa tratatzen dute (bolibarianismoa, komunismoa, baasismoa edo errusiar estatalismoa izan). Beraz, hauek Putin iraintzea ez da batere arraroa, eta ezta ere novorossijar gerrillariak “espantsionista ortodoxo atzerakooi” gisa tratatzea. Halako estrategiak egundoko arrakasta izan zuen Sorosek pentsatutako koloreetako iraultzen garaian, Mendebaldeko ezkertiar gazteak iraultza hauek “demokratizazioaren” edo “autoritatearen kontrako borrokaren” izenean iraultza hauek babes zezaten (kalean jendetza ikustea ezkertiar denentzat oso irudi atsegina da, beraz, ideologikoki kontuz ez bagaude oso erraz sartuko digute ziria). Liberal hauen jukutria nagusia Donbasseko jendeak bizirautearen aldeko borroka “desideologizatzea” da, “Putinen inperialismoa” edo “bi nazionalismoen arteko guda etnikoa” bailitzan. Intelektual liberal hauek duten helburu nagusia (batez ere euren burua ezkertiarteat dutenek) Novorossijako borrokaren izaera antifaxista eta antioligarkikoa apaltzea edo ezkutatzea da; proiektu honek, ere 2014ko uztailaren 25eko adierazpenean, edo Novorossijaren, DHEren edo LHEren baliabide publikoen, eta hezkuntza eta osasun sistemen nazionalizazioaren aldeko, herri-boterearen aldeko, eta atzerriko kolonizazio ekonomikoaren kontrako adierazpen eta neurrietan. Egia esan, Novorossijaren ideologia ofiziala “ardatz sozialean”; 1991ko katastrofea errebisatzean eta SESBen “aspektu sozial positiboak” aldarrikatzean (ez nago esaten Novorossijako politikari denak marxistak edo komunistak direnik, baina Estatu Sobietarra eta honek bermatzen zuen ongizate soziala oso present ari dira novorossijarren matxinadan: oligarken kontrako langileen borrokarako deiak behin eta berriz entzuten dira).

Egia esan, ezkerreko liberalen denborapasa gogokoena Euro-NATO (geo)politikatik kanpo dauden proiektu politiko oro “atzerakoi” gisa etiketatzea da (eurentzat Mendebaldeko sistema liberala, kritikak gora-behera, derrigorrezko erreferentzia historiko unibertsala baita), eta ezker europarrak proiektu/Estatu/ideologia hauek babestea saihesten saiatzen dira. Ahal dutenean egiten dute: 1991-1995an eta 1999an Serbian/Jugoslavian, 2011 ostean Libian eta Sirian, gaur Novorossijan, iraganean SESBen… (kasu guztiak ezin ditut hemen zenbatu). Ideologia euro-ezkertiarra lehenik eta behin euro-inperialista da eta gero ezkertiarra, beraz ardatz ideologikoa europar inperialismoaren menpe jartzen du, hain zuzen ere sistema europarra ezinbesteko erreferentzia edo etapa historikotzat jotzen dutelako. Horregatik, benetako ezkertiar, antiinperialista edo aurrerakoi den mugimendu oro “Nazionalistatzat” (kolonizazio anglofrantzar-alemaniarra baino ezer nazionalistagorik ez dagoela ahantzita), “tradizionalistatzat” edo “autoritariotzat” (hau da, Mendebaldeko merkatu askearen balioen menpe egon nahi ez dutela) edota “Militaristatzat” (hau da, beren buruak defendatzeko prest daudela). Liberal ezkertiar hauek Ediporen konplexua dute: oso ezkertiarrak direla diote, baina ezkertiartasun hori nola gauzatzeko ezintasuna dute (azken finean edo sitema liberalarekin bat egiteko edota goi-klasetako intelektualak direlako).

                Errusiaren eta Novorossijaren kasuan, Euro-NATO inperialisten narratibak Novorossija “Putinenen tresna” edota “Kremlinen sorkuntza” bezala azaleratzen du. Hau da, Maidanen inperialismoak izan zuen inplikazioa (bai presio diplomatikoak erabiliz, bai Nulanden gaileta banaketen bidez, bai Estonian paramilitarrak entrenatzearen bidez) apaltzen dute; baina Juntaren edo NATOren prentsak zabaldutako Donbasseko “errusiar inbasioei” buruzko edozein faltsukeria sinesteko gai dira, ezin baitute sinetsi herri batek “Europar paradisuaren” kontra bere kabuz erresistitzerik (baina kasu berean, Ukrainan AEBtako Armadaren edo Blackwater/Academi paramilitarren presentzia isilarazten dute). Liberalen beste gako bat Novorossijako Indar Armaduetan “elementu faxista/errusiar nacionalista” salatzea da. Italiako Voxkomm komunitateak argitara eman duen bezala, faxistak ez dira ezta novorossijar borrokalarien %1 ere.

Faxistak Donbassen

                Hau, Juntak okupatutako lurraldean ikusten den presentzia faxista pisutsuarekin kontrastean dago: bandera gorribeltzaren erabateko presentzia, Urriaren 14a (UPAren fundazioaren urteurrena) “Ukrainaren Defendatzailearen Eguna” deklaratzea, SBUko buruak Pravyi Sektorrentzat hitzaldiak eman izana, Poroxenkok “Slava Ukrajini Herojam Slava!” oihuarekin agurtzea, slogan honen presentzia astuna, historiaren etengabeko errebisioa eta abar; baina Mendebaldeko prentsak ez du honi buruz hitzik ere egiten: gatazka “desideologizatu” eta benetako arrazoiak (Ukrainako Hego-Ekialdea Mendebaldearen aldetik “ukrainartasunaren” ideia bakarraren inposizioaren kontrako eta herriaren oligarken kontrako matxinada) ezkutatu nahi ditu. “Novorossijako faxisten” gezur hau “nazionalistak”; “monarkikoak”, “eskuindarrak” eta abar “faxista” bezala sailkatzearekin eraiki dute. Egia esan, eskuindar guztiak ez dira faxistak, nazionalista guztiak ez dira faxistak, eta eskuineko nazionalista guztiak ere ez dira faxistak. Errusia Zuria edo monarkiaren aldekoa izateak (ideia hauekin ni desados nagoen arren), ez du pertsona bat nazi egiten. Egia esan, askoz ere errusiar faxista gehiago daude Kieveko Juntaren tropen artean, batez ere bolondresen batailoietan, Novorossijar Armada osoan baino. Eta faktore koantitatiboaz gain, faktore koalitatiboa ere kontutan izan behar dugu: ez dago ukrainar ultranazionalista bat ere Novorossijako Herri Errepubliken alde borrokan. Ikusi dugun bezzala errusiar ultranazionalista asko daude Kieveko Juntaren alde borrokan. Beraz, “ahaidetasun ideologikoa” atzeman daiteke. “Ahaidetasun ideologikoa” alde baterakoa soilik bada, orduan, bi aldeak “Ideologikoki antzekoak” direla egia ez dela esan beharko genukeen.

Naziak euren aberriaren kontra: azalpen labur bat

Novorossijako eta Errusiako egoerari buruzko narratiba-eraikuntza liberalaz aritu eta berau errefutatu ondoren, errusiar naziek ukrainar junta babesteko arrazoiez hitz egin behar dugu. Kieveko errusiar enbaxadaren aurreko manifestaldiari begirada labur bat botatzen badiogu, “Reconquista” (Azov Batailoiaren nazioarteko ideologi-proiektua) jartzen zuen pankarta handi bat ikusiko dugu, “Gaur Ukraina, bihar Errusia eta Europa osoa” jartzen zuen lelo batekin. Honek gatazka oinarri ideologiko batean “internazionalizatzeko” nahia erakusten du: oinarri ideologiko hori eskuin erradikalak Europaren konkista zatekeen; Ukrainako “iraultza nazionala” Errusiara “esportatzea” lehen urratsa zatekeelarik. Baina zergatik eta zein oinarri dela eta egiten dute euren ideia hau errusiar nazi eta faxistek?

Errusiar naziei edo eskuindar erradikalei hitza ematen badiegu, VKontakten (Errusiar sare soziala) 2014ko Errusiar Martxaren aurretik eginiko inkesta batekin egiten dugu topo. Irakurleek dakitenez, Errusiar Martxa errusiar eskuinak Egun Nazionalean, azaroaren 4an egiten duen urteroko manifestazio bat da, Inkesta honetan Errusiar Martxak Ukrainako gatazkaren inguruan izan beharko zuen posizioaz galdetzen zen, eta %56,6 zabal batek martxa honek “Ukrainaren eta Errusiaren ahaidetasunari elkartasuna eta txobinismo errusiarrari ukoa” adierazi beharko ziokeela erantzun zuen.

VKontakte

VKontakteko inkestaren emaitzen irudi bat

Hau da, Novorossijaren kontra ukrainar Juntarekin alderatu dira. Urte horretako Errusiar Martxaren bideo bat ere badugu, non bertan parte-hartu zuten alderdirik gehienak Novorossijjaren kontrako posizio bat erakutsi zutela erakusten duen. Baian hori ez da hain arraroa: Errusiar Martxaren antolatzaileetako batek, Denis Tiukinek 2014an “errusiar gazteria nazionalista osoak Ukraina babesten du” esan baitzuen. Tiukin “Russkie” (“Errusiarrak”) alderdi nazionalsozialistako kidea dena, Kieveko uztailaren 25etko manifestazioan egon zen (irudia behean). Eta ez da soilik Tiukin, “Errusiarrak” alderdiko buru Dmitri Diomuxkinek Ukrainan ukrainar nazionalistekin batera “Eslaviar Martxa” bat antolatzeko asmoa adierazi zuen.

Denis Tiukin

Denis Tiukin, uztailaren 25eko manifetaldian hitza hartzen

Ukrainara berriz bagatoz, “filosofo” faxista eta vlasovista Jegor Prosvirnin ikus genezake Maidanen parte hartzen, Ukrainanko Hromadske TV telebista maidanzalean esan zuen bezala. Eta ez da Prosvirnin soilik, errusiar “Nazionalista” asko daude Ukrainan Novorossijaren kontra borrokatzen. Lehen Ilia Bogdanov aipatu dugu, baina Roman Zheleznov ere badugu, zeinak 2014ko maiatzaren 1ean, Moskun eginiko manifestaldi batean bandera banderista bat atera zuen. Biak, bai Bogdanov zein Zheleznov orain Azov Batailoian daude, eta Restrukt talde neonaziaren kideak dira (hemen Zheleznov Mark Feigin abokatuak –Pussy Riot defendatu zuenak- defendatutako eta berriki kondenatutako Ilia Goriatxevekin batera agertzen den argazki bat ikus dezakezue). Eta Errusiako Restrukt mugimenduaz hitz egiten, ezin ditugu Errusian kartzelan dituzten kide bi ahaztu: Nikolai Korolev eta Maksim Martsinkevitx “Aihotza” (“Tesak”), zeintzuek errusiar kartzela batetatik Ukrainar Junta babesten gutunak idatzi zituzten. “Aihotza” delakoaren kasua oso interesgarria da, garai batean, berak fundatu zuen “Pedofilia Okupatu” mugimendu homofoboa ezaguna egin baitzen Mendebaldeko prentsan “Putinen zerbitzuko hooliganak” izango zirelakoan. Prentsa horretako inork ez zuen esan Aihotza Kuban Interpolek errusiar aginduak zirela eta atxilotu zuenik, ez eta Errusian kartzelatua izan zenik. Inork ez zigun informatu Aihotzak Ukrainar Junta babesten duenik.

Argi geratzen zaigu errusiar nazismoaren pertsona ezagun denek ukrainar faxismoa defendatzen dutela. Baian orain arrazoiak topatu behar ditugu. Egia esan, uztailaren 25eko manifestaldiak pista batzuk ematen dizkigu. Manifestaldiaren antolatzaile Olena Semeniaka genuen (“Ukrainar Klub Tradizionalistako” kidea, eta Azov Batailoiaren eta Eskuin Sektorearen ideologo nagusietako bat), zeinaren ideologiaren gakoetako bat “herri zuriek osatutako balio tradizionaletan oinarritutako Europa” dugu. Semeniaka, Heideggerrek eta Jüngerrek eragindua, arraza zuriaren nagusitasuna ekarriko duen “Europar Berkonkistaren” (“Reconquista”, Azov Batailoiaren ideologi-proiektua bezala) proposatzaile dugu, europar kausaren alde “Errusia berreskuratzeko” aldarria egiten duelako. Bera Europa zuri baten barneko Errusia zuri batez, “Errusia garbi” batez mintzo zaigu; ez egungo Errusiaren helburu den Mendebaldearen kontra-balantza den herri anitzen Errusiaz. Honegatik berak “Errusiako Estatua” edo “etnia anitzetako Errusia” edo “Neo-Sobietar Batasun putinista” erasotzen du, “Errusia” abstraktuan baino gehiago; bere ustez herri anitzen aberri den Errusia Sobietar tradizio politikoaren kontzeptu bat da eta. Errusiar Federazioa Neo-Sobietar Batasun batekin erkatzen duen ikuspuntu hau errusiar nazionalistek partekatzen dute. BIek, Semeniakaren ukrainar nazionalistak zein Tiukin eta Diomuxkinen errusiar nazionalistak ados daude gaurko Errusiar Federazioa “errusiar eslaviarrak desnazionalizatzen dituen” Estatu baten moduan ikustean. Olena Semeniaka bezalako ukrainar faxistek edota Dmitri Diomuxkin bezalako errusiar faxistek “Errusiaren aurka” ez daudelako borrokan, baizik eta “Errusia eta Ukraina, bien alde” borrokatzen direla diotenean, ez dute gezurrik esaten. Hala ere, eurak haren alde borrokatzen duten Errusia hori, egungo Errusia errealetik nahiko urrun dago. Bestetik, Ukraina erreala, Maidanaren ostean, eurak haren alde borrokatzen duten Ukraina errealetik nahiko gertu dago. Hau da europar ezkertiarrak tronpatu nahi dituzten Mendebaldeko liberalek ezkutatzen dutena. Putinen Errusiaren (neronen gustukoa ez dena) eta nazien Errusia oso ezberdinak dira.

Eta honekin, errusiar tradizio politikoarekin topo egiten dugu. Bere historia luzean, Errusiar sekula ez du bere burua nazio-Estatu baten moduan, nazio bakar baten etxe den Estatu moduan ikusi. Errusiak, nazio-Estatu ordez, Estatu ideokratiko gisa ikusi du bere burua (agian bi azken tsarrak, Aleksandr III eta Nikolai II salbuespena dira); bai tsarismoaren pean (Estatu ortodoo tradicionalista), Sobietar Batasunaren pean (Estatu sozialista internazionallista), eta orain Putinen pean (Estatu multipolarista). Errusiaren Estatu-ideokratikoaren ikuspuntu hau Novorossijan ere aurkitzen ditugu: Estatu honek ideia bat (merkatu aaskeko liberalismoaren kontra eta kolektibismoaren alde, Mendebal-zentrismoaren kontra eta esklusibismo nazionalaren kontra), eta ez nazioa baitu goiburua. Bai faxismoa zein nazioa honekin ez datoz bat.

Semeniakaren ideologiak nolabaiteko oihartzuna izan du errusiar “nazionalisten” artean (“nazionalistak” komatxoekin, hau baita erabiltzen duten hitza). Noski, errusiar nazionalista guztiek ez dute bere ideologia partekatzen. Badaude Novorossijaren alde dauden tradizionalistak, monarkikoak edo Ideia Zuriaren aldekoak. Baina errusiar nazionalista hauek (eta nik, komunista moduan, ez dut bat egiten ideia hauekin), errusiar tradizio politikoan, errusiar tsarismoan oinarritzen dira. Hauxe pentsamolde kontserbakor, premoderno bat da. Baina ez da faxismoarn antzekoa. Faxismoa modernismoaren produktu bait, modernismoaren adar anti-materialistakoa. Errusian, faxismoa (liberalismoa bezala) elite mendebal-zaleei edo bazterreko taldeei lotua dago. Horregatik, Errusian, bi fakzioek, eskuin erradikalak eta liberalek bat egiten dute Ukrainako junta babesteko orduan. Biek ikusten dute Ukraina “Errusia europarra” bezala, “nazio bilakatzeko estatismotik alde egin zuen Errusia” gisa; eta gaur egungo Errusia “errusiar etnikoak esklabu egiten dituen” Estatu “erdi-tartariar neo-sobietar” bat bezala. Errusiako “nazionalista” batzuek Aleksandr Nevski bera “Rus benetakoari traidore” bezala ikusten dute, teutoniarren aurka mongoliarrekiko aliantza egitearen bere erabakiak “Errusia Europatik aldendu” zuelako, “nazioaren aurrean Estatuari lehentasuna eman baitzion”. Euren ideia (eta are gehiago Bigarren Mundu Gudaren ostean mundu osoko naziek euren erdigunean “Alemania Handia” “Europaz” ordeztu duten garai hauetan), bide ideokratikoa itzularaztea, “Errusia europartzea” da (liberalen ideia berdina, batzuek merkatu askea erabilita eta besteek arraza zuria erabilita). Noski, “Errusiaren europartzaile” biak, NATOren geoestrategiaren txotxongilo dira, kolore-iraultzekin bat egin zuten gazte ezkertiar erradikal batzu izan ziren bezalaxe (batzuk bakarrik, zorionez, ez denak!)

Beraz, euren etsai amankomunak (Sobietar Batasuna, Errusia ideokratikoa) eta euren munduaren ikusmolde amankomuna (Europa Zuria) ikusita, argi ikus dezakegu zergatik babesten duten errusiar naziek ukrainar Junta, zergatik ari diren errusiar eskuindar erradikalak “Novorossija errusiarzalearen” aurka. Eta honela begiratuz jabetzen gara Putin eta errusiar naziak, eta errusiar naziak eta Novorossija lotzen dituen Mendebaldeko ikuskera liberalaren (ofizial edo sasi-ezkertiarraren) faltsukeriaz. Faltsukeria liberal honen errematea, Stefano Delle Chiaie Gladioren (NATOren) zerbitzurako euskaldunen aurkako hiltzailea Azov babesten, Rebecca Harms bezalako Europarlamentari berdeak Svoboda alderdiaren banderarekin hitzaldiak ematen, edo Jaromir Stetina bezalako europarlamentari txekiarrak Azoveko komandante neonazi Andrii Biletski Europar Parlamentura gonbidatzen ikusten ditugunean ikusten dugu.

Oharrak:

  • “Petr i Mazepa” taldearen izena Peio Handia errusiar tsar eta Ivan Mazepa “ukrainar” hetman kosakoaren(ukrainar nazionalisten arabera “Moskoviaren aurkako ukrainar independentziaren aldeko lehen borrokalaria izan zena”) izenak daramatza. Bi pertsonai hauek 1709an elkarren kontra gudukatu zuten Poltavako Borrokaldian, Mazepa Suediako Karlos XIIaren alde egin zuelarik (koalizio kosako-suediarrak porrot egin zuen). “Petr i Mazepa” taldeak “errusiar nazionalistak eta ukrainar nazionalistak borroka amankomunean adiskidetu nahi ditu” (Errusiar estatu multietnikoaren, putinismoaren, neosobietismoaren, edozerren kontrako borrokan). “Petr i Mazepa”-ren proiektua Hego-Ekialdean “errusiar Estatu federatu (uni-)nazional” bat “ukrainar Estatu independente (uni-)nazional” baten barnekoa izangozena eraikitzea da. Talde ultraeskuindar honen asmoa erabat bat dator inperialisten asmoekin: ideologikoki eta geopolitikoki antierrusiarra baina nazionalki errusiarra izango den Estatu bat sortzea, Errusiar Federazioa izan daitekeen polo alternatiboari kontra-balantza egiteko
  • Vlasovistak: Andrei Vlasoven jarraitzaileak. Bigarren Mundu Gudan, errusiar jeneral honek Errusiar Askapen Armada (ROA, errusierazko sigletan) sortu zuen, Alemania naziaren aldean Sobietar Batasunaren aurka borrokatzeko
Advertisements