Faxistak Donbassen?

Faxistak Donbassen

Novorossijako borrokalari faxisten kopurua asko jota 250ekoa da, eta ez da osoaren %1era ere heltzen. (Iturria: Voxkomm italiar komunitatea)

Askotan entzun dugu, prentsa mendebaldarzalearen aldetik, bai NATOzale ofizialisten (El País, Espainiako Gobernua eta abar) zein NATOzale “ezkertiarren” aldetik (GARA, adibidez) Donbasseko borrokari legitimitate ideologikoa kendu nahian “bi nazioen arteko borroka” dela esatea, edo are “errusiar inperialismoaren hedapen-borroka” dela esatea.

Horretarako Donbassekoa borroka antifaxista dela ukatzen dute, eta honen ezaugarri sobietarzaleak edo antioligarkikoak isilarazi egiten dituzte. Euren arabera, ez legoke alde baten eta bestearen artean ezberdintasun ideologikorik: bi aldeetan egongo zirateken ezkertiarrak, zein eskuindarrak. Hala ere, NATOzaleek, eta batez ere ezkertiarrek, arazo bat dute: Kieveko Juntaren eta honen tropa zibil zein militarren exhibizionismo faxista nabarmena. Horri erantzuteko, gezur batekin kontraerasotzen dute: “Novorossijaren alde naziak ere badaude”. Ikus El Paísen eta GARAren gehigarri Zazpikaren erreportajeak. Manipulazioaren puntu bat hau da: “Bi aldeetan daude” esatea eta sozializatzea dute helburu; hots, berdin da ultraeskuindar bakarra, bi edo mila badaude; agintaritza postuetan badaude edo ez, Estatuaren gaineko kontrol handia edo txikia badute. Egon badaude eta kitto. Hau noski, manipulazio bat da, borrokaren nondik-norakoak ulertzen ez duelako, eta beste alde batetik ultraeskuinari “beto eskubide” interesatu bat ematen diolako: gaur egungo mendebaldarzaleak II Mundu Gudan neutral izango lirake aliatuekin faxista batzuk zeudelako? (Izan baziren: Poloniako diktaduraren aldekoak, Greziako diktadura, eta baita Frantziako Erresistetziako talde ultraeskuindar batzuk) Palestinaren gatazkaren aurrean neutralak izango lirateke Palestinaren alde naziak ateratzen direlako? Edo Kurdistanen Greziako Egunsenti Urrekara alde dutelako?

Hala ere, goazen zifrak ematera; grafika honek ondo erakusten digu: guztira 250 bat soilik dira, ez dira ezta novorrossijar borrokalarien %1 izatera ere iristen (eta hori Rusitx Bataioia Novorossijatik atera baino lehenago). Ikusten den moduan, beste 100 “estimazio” gisa agertzen dira, beraz, zenbaki hauek ere handizkatuak egon daitezke. Ukrainar juntaren aldetik, Azov Batailoiak (soilik Azovek) 2.500 borrokalari ditu. Ziur aski errusiar banderista gehiago egongo dira, Novorosijaren aldeko errusiar nazi baino (errusiarrak soilik kontatuta).

Errusiar pro-banderismoaren inguruan, ikus 2014ko azaroaren 4ko “Errusiar Martxa” manfestazio ultraeskuindarra:

Segur aski nazi gehiago egongo direla Palestinaren alde, Kurdistanen alde; Novorossijaren alde baino.

Beraz, mendebalzale, NATOzale eta  gainontzekoek utz dezatela manipulatzeari!

Oxandabaratz

Advertisements