Ukrainaren zorraren zatirik handiena Rotschild familiaren esku dago

 Iturria: Al-Manar (Libano)

Ukrainaren zor publikoaren zatirik handiena Franklin Templton estatubatuar inbertsio-funtsak erosi du Rotschild familiarentzat. Ondorio hau Bloomberg agentziaren informazio batetik eratorria da.

Rotschild taldeak Ukrainaren tituluen jabe eta hartzekodunen talde bat sortzea proposatu du. Gainera, Rotschild & Cie talde frantsedak, ukrainar Finantza Ministeritzaren eta hartzekodunen artean herrialdearen zorra berregituratzeko negoziazioetan bitartekaritza egitea proposatu du.

Rotschild & Cie taldeak Errusia eta EIKko herrialdeetarako duen ordezkari Giovanni Salvetti, hartzekoduna, Kieven proposamenen zain daudela esan du. berandu jota martxo erdialdean egin behar direnak. Bere arabera, negoziaketak zailak izango dira.

Salvettik hartzekodun bakoitzak afera honekiko bere ikuspuntua duela esan du: batzuk ukrainar gobernuaren proposamenak entzun nahi dituzte lehenik, eta besteek lehen bait lehen lege gogor batzuk ezarri nahi dituzte.

“Momentuz, Fundazioak eta hartzekodunek ikuspuntuak trukatzen dituzte eta ardurak eta ekintza-programa eztabaidatzen ari dira” esan du.

الصفحة الرئيسية

Advertisements