Palestina: aintzatespena nori? Zeri?

Sean Bresnahan militante irlandar errepublikarrak, 1916 Elkarteen ordezkariak idatzitako artikulua.

 

Palestina 01

 

Europar gobernu askok, hoietako asko Israelen aliatu nagusiak, eta bestelako gobernuz kanpoko erakundeek, bai etxean zein atzerrian “Palestina aintzatetsi!” esan et esan dabiltzanean, argi izan behar dugu eta hala esan behar dugu, Palestinaren %22a soilik aintzatesteko deia dela hori. Prozesu honek ez du ekarriko Palestina aintzatestea, baizik eta “Israelgo” Estatu lapurra erruz eta trikimailuz aintzatestea eta honek palestinar lurra ilegalki konkistatzeari eta okupatzeari zilegitasuna ematea ekarriko du.

Palestinar herriaren kausa zuzena benetan babesten badugu, marra gorriak marraztu beharko ditugu eta itsasotik ibaira doan Palestina osoaren askapenaren aldarrikapenari eutsi beharko diogu. Gainera, Palestinak ez du gure “aintzatespenik” behar, egon badago eta; eta ez soilik errealitate fisiko gisa, baizik eta mundu zuzenago baten alde eta zuzentasunaren eta bakearen aldeko printzipioak onirizten dituen ororen adimenean dagoen errealitate gisa. Ez zatiketa ez okupazioa ez dira printzipio horiekin bat datozen kontzeptuak, eta guk, irlandarrok hori inork baino hobeto jakin beharko genukeen.

Palestinak behar duena, gure babes osoa da. Guk egin behar duguna Israeli aintzatespena kentzea eta Palestinaren okupazioa eta palestinar eskubide nazionalen ezabatzea inolako zilegitasunik gabeko ekintza kriminalak eta inolaz ere onargarriak edota legezkoak egin ezin direnak argi eta garbi esatea da. Palestinar lurrak indarrez okupatu dituzte, hori legeztatzear gaude edo gizateriaren aldean jarraitu eta krimen hori zenagatik ea denagatik arbuiatuko al dugu?

Guk egiaren alde egon behar dugu eta palestinar herriaren autodeterminazio eta burujabetza eskubidearekiko gure babesean ezin dugu zalantzarik egin. Israelek palestinar lurra okupatzeko eskubidea omen duenaren ustea erabat arbuiatu behar dugu, eskubide hori ez du eta. Gure aldarrikapenak ez dira izan behar bere lurraren %22a soilik izango duen palestinar bantustan bat onartzearen aldekoak –beste guztia okupatzea zilegitzat jotzen dugularik- baizik eta okupazio sistema sionista guztiz desegitearen aldekoak, Palestina eta palestinarrak aske izan daitezen.

Guk Palestinaren israeldar okupazioa amaitzearen eta palestinar eskubide nazionalak berrezartzearen aldeko deia egin behar dugu. Israel sionista arbuiatu eta ez lausengatu beharreko entitate bortitz eta kriminala da, eta une kritiko hauetan tinko mantendu behar dugu, erasotzaileari emakidarik egin gabe. Guk, irlandar herriak –guk ere zatiketa eta okupazioa bizi ditugularik- palestinar herriarekiko erabateko babesa erakutsi behar dugu, eta palestinarrek –eta baita guk geuk Irlandan- giza-eskubideek bermatzen diguten askatasun nazional osoa izango duten eguna gertu egoteko lan egin.

Eta batez ere, Irlandak eta irlandar herriak ezin dute entitate sionistari zilegitasuna emango dion inongo prozesutan parterik hartu. Horrelakorik egiterik ez dago.

Guk Palestina OSOA (%100), Jordan Ibaitik Meditarranear Itsasora, Golan Mendietatik Aqaba Golkora Estatu-nazio gisa aintzatesteko eskatu behar dugu. Hori da askapen nazionaleko palestinar borrokarekin bat egiten duen edonork irlandar herriari egin behar dion deia. Hau baino gutxiago den edozer, sionismoari egindako emakida izateaz gain, gizateria oinarritu beharreko gutxieneko printzipioei traizio egitea da, eta indarra nazioarteko zuzenbidearen gainetik ezartzeko aurreari arriskutsu bat ere izan daiteke.

 

Advertisements