Munduko Ordena Berriaren dramaren etapa berri bat

Vladimir Suchan txekiarra poeta da. Ondo ezagutzen ditu Mendebaldearen “iraultzak”, 1989an Txekoslovakia Sozialistaren bukaera ekarri zuten “Belusezko Iraultza” mitifikatuaren ondorioak sufritu baitzituen. Blogari gisa, Ukrainako gertakarien inguruan, eta inperialismoaren estrategia eta metodoen inguruan hausnartu eta idazten du.

Maidanen erako erregimen aldaketetarako planak martxan daude Txekiar Errepublikan, Eslovakian eta Hungarian. Mendebaldeak, NATOren atzegoardia berria, edo abangoardia, nondik begiratzen den, indartu nahi du.
Honek esan nahi du “demokratizazioan” eta “liberalizazioan” oinarritu zen fase “posktomunistari” bukaera emango zaiola eta eskuineko diktadura “eraginkorragoetarako” trantsizio batean murgildu garela.
Erregimen gisa, diktadura faxista berriak Ukrainako oligarkia nazi-banderistatik gertuago egongo dira.

ukrainar soldadua SS kaskoarekin

 

Erregimen arras erradikalago hau, errusofobiari dagokionez ere erradikalagoa eta erasokorragoa izango da baita ere. Antierrusiarkeria kanpo politikan, zein faxismo berri bat barne politikan ezinbestekoak dira AEB eta NATOren Drang nach Osten (1) edo Errusiaren kontrako kanpainarako.
Halako erregimen aldaketa bat beharrezkoa da baita depresio ekonomiko eta sozialari aurre egiteko ere, hauek gaur egungo agintarien eta euren zilegitasuna zalantzan jartzen baitituzte.
Beste hitz batzuetan, AEB Txekiar Errepublika, Eslovakia eta Hungaria, Ukrainan AEBk gidatuta izan zen Maidanaren antzeko barne krisi politiko batera eramaten saiatzen ari dira (Poloniar Gobernuaren izaera eta garrantzia dela eta, prozesu hau ez dute Polonian errepikatuko).
Erregimen aldaketa plan hau aurrera eramateko, Mendebaldeak, 1989an egin bezala aukera faltsuen inguruko bidegurutzeak (etsai eta lagun faltsuak erabiliz) planteatuko ditu, alternatibarik gabekoak.
Hagako Inkisizio Inperialetik Vojislav Šešelj (2) askatzea, luzaro itxaron izandakoa, eta ongi etorria dena, Serbian Maidan-antzeko krisi bat eragiteko, edo bestela Serbiako erregimen kolaborazionista aldatzea ahalbideratuko duen erregimen bat sortzeko erabiliko da. Tentsio horiek Serbian eta Bosnian kaosa sortzeko erabiliko dira, agian okupazio militar bat ahalbideratuz eta gidoiaren azken lerroan, Republika Srpskako autogobernua ezabatuz.
Belusezko Iraultzaren gakoetako bat izan zen Milos Zemanen izaera bikoitza erabat bat dator eszenatoki honekin. Zemanek Janukovitx gogorarazten du.

Itzultzailearen oharrak:

  1. Drang nach Osten: Alemanieraz, “Ekialderako Martxa”. Herri hizkeran Alemaniak (edo Mendebaldeak) Ekialdeko lurrak –eslaviarrak- konkistatzeko saiakera
  2. Vojislav Šešelj, 90 hamarkadako serbiar lider nazionalista, Serbiako Alderdi Erradikaleko burua. Slobodan Miloševićen kontrako oposizioaren eta honekin elkarlanaren artean ibili zen bere karrera politikoa. 2003 Hagako Epaitegiko fiskal nagusi Carla Del Ponteren aginduz atxilotua eta Hagara estraditatua izan zen, eta 11 urte eman ditu preso, bere kontrako kondenarik ez zegoen arren. Orain berriki askatua izan da.
  3. Republika Srpska, gaur egun Bosnia eta Herzegovinako Errepublika osatzen duen bi “entitateetako” bat da, serbobosniarren autonomia bermatzen duena.
Advertisements