EZKERRA DELAKOA INPERIALISMOAREN ZERBITZUTAN JARTZEN DENEAN

(UDALA)

https://i1.wp.com/wrongkindofgreen.org/wp-content/uploads/2012/04/otpor-red-fist-flag.jpg

Otpor serbiar erakunde desestabilizagarri “antiauoritarioak” sinpatia handiak piztu zituen ezkerran. Hala ere, mendebaldearen Estatu-kolpe mota berrien, “koloreetako iraultzen” gida izan da. (Argazkiaren iturria: http://wrongkindofgreen.org/wp-content/uploads/2012/04/otpor-red-fist-flag.jpg)

Katalunian artikulu berri bat atera da, katalanieraz eta gazteleraz, alliberament99.wordpress.com helbidean, Ekialde Hurbileko inperialismoaren jarrerak defendatuz, eta berriro ere, Txina eta Errusia deabrutuz, eta inperialismoak egiten dituen astakeria itzelak beraiei leporatuz. Hainbat sinadura datoz testuarekin batera, baina aipagarriena eta guretzako ezagunena, Santiago Alba, inperialismo zale porrokatuarena. Honen jarrerak eta astakeriak ongi ezagutzen ditugu. Beste pertsonak ez ditugu ezagutzen, ez dakigu antzekoak ote diren eta zer sinatu duten ba ote dakiten. Esandakoak larriak direnez eta horren aurrean isilik ezin garenez geratu, kritika egitea ezinbestekoa dela pentsatu dugu.

Nik uste, gauza bat oso argi izan behar dugu eta hau, alegia, munduko klase borrokaren bi polo nagusiak, tarteko eta azpiko beste klase borroka guztiak baldintzatu eta moldatzen dituztenak, inperialismoa eta antinperialismoa direla da; eta era berean, inperialismo bakarra dagoela, Estatu Batuetakoa. Benetako lerro gorria horien bien artekoa da, horiek biak bereizten dituena. Eta aliantzak eta borroka ildo nagusiak horren arabera eraiki behar direla. Hau da, inperialismoaren aldeko indarrak, Estatuak edota mugimenduak, edo bere tresna gisa maneiatuak direnak, bere era bateko edo besteko aliatuak, iraultzaren etsaiak direla, eta alderantziz, inperialismoaren aurkako jarrera adierazten duten estatuak, herriak, mugimenduak etab, aurrerakoiak, iraultzaren aliatuak izan behar dutenak, nahiz eta, bere barne kontraesanak izan, bigarren maila edo epe batean konpondu beharko direnak.

Testura egokituz eta asko laburtuz, hasten da gezur handi bat botatzen du: “nos encontramos en una época de conflicto entre diferentes potencias imperialistas”. Esan dugun bezala, Inperialismo bakarra dago, Estatu Batuetana, eta froga asko daude, GARAri buruzko gogoetetan azaltzen ditudan bezala.

Gero OTANen aurkako itxurazko kritika bat egiten du, eta berehala hurrengo gezurra: “Cada persona que firma este documento se ha opuesto activamente a la ‘guerra del terror’ de EEUU y sus aliados”. Santiago Alba Ricoren kasuan esaterako, erabateko gezurra da, -ez dakigu besteren kasuan-, zeren inperialismoaren eta bere mertzenarioen sarraskiak eta bere astakeria gehienak onartu egin ditu, libertatearen aldeko borrokak direla esanez.

Gezurrekin jarraitzen dugu: “En Oriente Medio, apoyamos todas las revueltas populares por la democracia…”. Zein erreboltez ari gara? Inperialismoak sortutako eraso beldurgarriak eta berak bultzatutako mertzenarioen terrorismoa, demokraziaren matxinadak balira azaldu nahi digute…

Hurrengorako, Siriaren inguruan gezur mordo handia. Siria izan da hain zuzen ere, Israelen kontra eta inperialismoaren kontra gogorkien egin duen Estatua 40 urtetan hain zuzen ere. Bere subiranotasuna benetan defendatu duen bakarretakoa, Palestina eta Libanoko iraultzaileak, zein Irakekoak zein inperialismoaren erasoak jasan behar izan dituzten herriak (Iran kasu) sendo defendatu dituena. Siriak ez du sekula santan CIArekin kolaboratu, alderantziz, bere eraso helburua izan da aspaldiko urtetatik, baita 82ko matxinada ere CIAk antolatua izan zen, Anaia Musulmanak erabiliz –nola ez-. Estatu Batuentzat oso etsai zen Siriako gobernua botatzeko. ISIS edo EI Siriak bultzatu duela esateak, Garak horixe esaten du, lotsagarria da, denak dakigunean inperialismoak sortu dituela, Al Qaeda eta abar sortu dituen bezala. Siriako gobernuak ez du dena ondo egin, bazeuden zuzendu beharreko gauzak, baina bere barnean konpondu beharreko gauza zen eta da eta horrela ari da gertatzen. Assadek aldaketa oso handiak egin ditu, parte hartzeko bideak asko zabaldu ditu, egoera hobetzen asko saiatu da, eta herriaren subiranotasuna inperialismoaren aurrean inork ez bezala defendatu du eta horrela dauka herriaren % 80 edo %90 beraren alde. Gainera askotan agertu da bere ordez beste edonor jartzeko prest, baldin eta inperialismoaren morroia ez bada. Siria eta beste hainbat herri, adibidez Libia, Nasserren Egipto, Hegoaldeko Yemen eta beste batzuk -“ez alineatuak” izan direnak-, herri progresistak izan dira, subiranotasunaren defendatzaile porrokatuak, beren baliabideak azkazalekin ere defendatzeko prest zeudenak, eta berdintasunaren alde nahiko irmo jokatu dutenak nahiz eta –Samir Aminek dioen bezala- pixkat autoritarioak izan. Baina inperialismoarentzat, subiranotasunaren defentsa hori, beren baliabideen defentsa eta berdintasunaren aldeko jokaera, onartezina izan da, besteentzako “eredu txarra”, nola edo hala deuseztatu behar zena edo behar dena. Aitzakiak, beti bezala, balizko libertateen defentsa, eta antzeko gezurrak. Siriak terroristak gartzelaratzea ez da harritzekoa eta presoak askatzearena hain zuzen ere, amnistia bat izan zen, libertate zabaltze aldeko hartu zuen jokaera horretan, nahiz eta Santiago Alba bezalako pertsonaiek ISIS sortzeko izan zela esan. Eta bide batez esan behar da, Sirian egon diren hildakoak -100.000 mila?, 150.000?- eta Libiako beste 150.000ak eta beste hainbat tokitan egondakoak, inperialismoaren erantzukizun erabatekoa direla, Santiago Alba eta antzeko jendilajeren bedeinkapen guztiarekin. Siria, beraz, iraultzaileen aliatua da eta hala izan behar du, sendoenetakoa gainera, ezkerrekook indar guztiz defendatu behar duguna, txapela kentzekoa izaten ari bait da inperialismoaren aurrean nola ari den defendatzen bere herria. Eta halaber, salatu egin behar dugu gogorki, antinperialistak diren herrien borrokarekiko solidaritatea ukatu edota oztopatu egiten duten sasi ezkerreko jende edo taldeen jarrera traidore –nola deitu bestela?- eta nazkagarri hori.

Gero kurduei buruz esaten dute: “Apoyamos el derecho del pueblo kurdo a la autodeterminación, a romper con todos los estados que actualmente les encarcelan, más allá de las diferencias que podamos tener con sectores de las actuales direcciones kurdas”. Ezkerreko indarrok autodeterminazio eskubidea defendatu behar dugu printzipioz, herriaren borondatea hori bada. Inperialismoa ez dago printzipioz eta normalean, autodeterminazio eskubidearen alde, baina batzuetan bere etsaien kontrako tresna gisa bultzatu egiten du, Estatuak apurtzearren edota desestabilizatzearren, hauek hobeto kontrolatzeko asmoz. Kasu hauetan, eta inperialismoaren tresna bezala erabiltzen den heinean eta den bitartean, ezin dugu bermatu independentzia, inperialismoaren kontrako borrokak izan behar baitu jarraitu beharreko ildo nagusia.

Bestalde, kurduen artean, egoerak nahiko ezberdinak dira. Turkian, PKKren borroka oso interesgarria da. Siriako kurduak, azkeneko urtetako gerran, ez dira sartu Siriako gobernuaren kontra, ez dute bere kontrako borrokarik egin, ez dira mertzenarioekin –“oposizioa” deituriko indarrekin- ados egon, alboan geratu dira, beren herria antolatzen, eta gainera hauen erasoengandik defendatu egin behar izan dute, eta orain, bistan dago EIkoekin zer gertatzen ari den. Era berean, Siriako gobernuak ere, kurduen lurraldetik ejertzitoa atera egin zuen aspaldi eta lasai utzi dituzte kurduak, halako akordio inplizitu bat adieraziz. Gainera Siriako kurduek ez dute independentzia nahi, autonomia baizik. Edonola, Siriako kurduen eta Siriako gobernuaren arteko akordioa oso posible bezala ikusten dut, edozein dela ere. Baina horrekin kontrajarriz, Turkiaren jarrera erreakzionarioa ere oso argi dago, inperialismoarekin bat eginez Siriaren kontrako terroristak laguntzen eta bultzatzen, EIri laguntza emanez, eta Kobaneko egoeraz paso eginez, baldin eta Siriako kurduek mertzenarioekin bat eginez Siriako gobernuaren kontra jartzen ez badira, edota PKKko indarrak Turkiako mugatik pasatzen ez utziz, baina bai ordea, Irakeko Barzaniren indar erreakzionarioak, inperialismoaren aldekoak.

Irakeko kurduek berriz, aspaldi samarretik, gutxienez Iraken kontrako 1991ko amerikarren gerratik, jarrera oso erreakzionarioa eta atzerakoia izan dute, beti inperialismoaren aldekoa; Estatu Batuen 2003ko erasoan ere berauei lagunduz, Turkiarekin petrolioa dela eta negozioak eginez, etab. Irakeko kurduek, ekainean EIrekin batera hasi zuten Iraken aurkako erasoa, aldi berean talde islamista honek amerikarren eskutik Siriaren aurkakoa erasoari ekin ziolarik, Siria eta Irak apurtzeko eta desegiten jarraitzeko. Beraz, Irakeko kurduekin ezin gara ados egon baldin eta inperialismoaren morroi eta legionario badira. PKKkoak izan dira berauek salatu dituzten lehenak, eta PKKkoak izan dira EIren kontra borrokatzera joan behar izan dutenak, zeren eta pexmergak EIkoen lagunak dira.

Iraneko kurduei buruz ezin dut askorik esan, zeren ez dut ondo ezagutzen egoera. Dakidana da, Shahren garaian independentzia izan zutela denboraldi batean, Sobietarren bermearekin, baina itxuraz, petrolioaren inguruko akordioren bat tarte, Sobiet Batasunak bermatzeari utzi egin zion eta Shahren indarren pean erori egin zen Iraneko kurduen independentzia hori.

Gero Saharako herriaren autodeterminazio eskubideaz jarduten dute, eta honetaz ez dago zer esan handirik.

Gero Txinaz jarduten dute hau esanez: “Nos solidarizamos con las luchas obreras y de las minorías nacionales en China, así como con las decenas de miles de personas jóvenes que conforman el movimiento Occupy en Hong Kong. Denunciamos la represión que sufren a manos del estado capitalista chino: la principal muleta financiera, no lo olvidemos, de EEUU”.

Kuriosoa da Txinako langileen borrokarekin solidarizatzea eta ez adibidez, Turkiakoekin, Arabia Sauditakoekin, Qatarrekoekin, Bahreinekoekin, Israelekoekin, Tunisiakoekin, Estatu Batuetakoekin, Frantziakoekin, Ingalaterrakoekin, Japoniakoekin, Hego Koreakoekin, Filipinetakoekin, Jemenekoekin, Nigeriakoekin, Somaliakoekin… adibide batzuk jartzearren… Eta kuriosoa da baita Txinako gutxiengoak aipatzea eta ez Estatu Batuetako beltzak, indioak, mexikarrak edota Europako nazionalitate zapalduak… Txinako gutxiengo batzuek, Xinkiangekoek adibidez, Errusiako Kaukaso aldeko txetxeniarrak eta beste batzuk bezala islamistak direnak, Estatu Batuen eta inperialismoaren berme guztia dute, hauek toki guztietan gutxiengoen kontra badaude ere, eta kasualitatea, Santiago Albaren babesa ere badute. Eta jakin, badakigu, gutxiengo islamista horien artean, Erdialdeko Asiakoetan bezala, Al Qaeda antzeko terrorismoa bultzatzen ari dela inperialismoa, Estatu Batuek menperatu nahi dituzten Errusia, Txina eta Erdialdeko Asiako estatuak desegonkortzeko eta apurtzeko asmoz. Ez da kasualitatea, EIko kideen artean milaka txinatar islamista eta txetxeniar islamista agertzea CIAren eskutik, bide batez etorkizunerako desegonkortze planetarako entrenamendu gisa.

Hong Kongeko mugimendua berriz, argi dago, enegarren “kolorezko iraultza” dela, CIAk antolatua eta finantzatua, berriro ere Txina desegonkortzeko, txinparta Estatu osora zabalduko delako esperantzarekin. Tiananmeneko gertakizunekin batera prestatutako Estatu kolpea eta biolentzia ekintza penagarriak bezala, orduan ere CIAren eskutik antolatuak eta Txinako gobernuari leporatuak. Baina Santiago Albarentzat hor ez dago inperialismoaren eskurik. Zer esango du bada, inperialista amorratua den tipo honek?

Berriro ere Txinako balizko errepresioaz jarduten dute, eta ez Estatu Batuetakoaz edo bere aliatuak diren guztiez. Ez da aipatzen Estatu Batuetan hainbat eta hainbat milioika pertsonen artean dagoen miseria gorria, edota etorkinekiko jarrera arrazista eta errepresiboa… Txinan kapitalismo elementuak sartu dira tamalez, baina Txinako giza baldintzak Estatu Batuen aliatuenekin edota Estatu Batu berarekin alderatzen baditugu, zeruan daudela esan daiteke. Eta dauden arazoak txinatarrek konpondu beharrekoak izango dira, inperialismoaren atzamarra sartzen utzi gabe. Baina hori da inperialismoa etengabe egiten ari dena eta egiten jarraituko duena: Txina erabat hankapean jarri arte jarraitu, jo eta ke. Eta gero, Txinak, hain handia izanez gehiago, behar handiak ditu, baina era baketsuan saiatzen da asetzen, bortxarik gabeko harreman ekonomikoen bidez, ez Estatu Batuek eta inperialismoak egin bezala, dena eta denak zapalduz. Txina Estatu Batuen banku nagusietakoa izan arren, eta agian horregatik are gehiago, bere harrapakin nagusia da, militarki eta ekonomikoki apurtu eta txikitu nahi duena; horren aurrean, Txina, ahal duen bezala bere burua defendatzen saiatzen delarik. Txina da hain zuzen ere, Estatu Batuen harrapakin desiratuenetakoa, eta horregatik ari da etengabe isolatu nahian, ito nahian, bere harremanak apurtu nahian, bere hornidura bideak kendu nahian, militarki inguratu nahian, inguruko herri guztiak bere kontra armatuz eta uneoro modu batera edo bestera probokatuz. Ez da harritzekoa defentsa moduan BRICen barruan babesa bilatzea edota antzeko egoeran dauden herriekin batera beste erakunde ekonomiko batzuk bultzatzea eta dolarraren diktaduratik ihes egiteko beste moneten erreferentziak bilatu nahi izatea. Baina hau dena ez da Santiago Albaren buruan kabitzen.

Amerikari buruzko jarrerak, kuriosoa da hau ere, onargarriagoak izaten dira, inperialisten aldeko elementu hauen aldetik, nahiz eta, sarri askotan zalantzan jarri Latin Amerikako hainbat herriren borrokaren “garbitasuna”. Dena den, inperialismoa, hemen ere, ez da oso kritikatua hauen aldetik.

Ukrainarekin, berriro ere, beti bezala, inperialismo eta oligarkia ezberdinen artean banatzen dituzte erruak eta kulpak. Ez dute onartzen, ez dute onartu nahi, beren ohiko inperialismoaren aldeko jarrerarekin jarraituz, Estatu Batuak eta bere sateliteak izan direla istilu guztia sortu dutenak, Ukraina jan nahi izan dutenak eta bide batez alboko herriak baita –Polonia, Hungaria, Estonia, Letonia, Lituania, Errumania, Bulgaria-. Maidango istilu guztiak CIAk kontrolatu zituela nazien laguntzaz, Kievekoa Estatu-kolpea izan dela, Odesakoa beraiek antolatutako triskantza, misilarena ere beraiek antolatutako probokazioa, Ukrainako lur, baliabide eta ekonomiaren jabe izan nahi dutela, multinazionalen mesedetan, Ukraina base militar bezala nahi dutela Errusiaren kontrako erasoa areagotuz, Ukraina xantaia pean jarri dutela diru laguntzak ematekotan Ekialdeko matxinada kontrolatu egin behar dutela esanez, Donbasekiko errepresio bortitza beraiek antolatua izan dela, errusiarrei leporatzen dietela erantzukizunak –Santiago Albak bezala- beren burua munduaren aurrean eta mendebalde aurrean garbi azaltzeko, Ukrainakoa Europako Batasuneko morroiak lepotik estuago hartzeko aukera izan dela, hau gehiago menperatzeko, eta oligarkia denak edo gehienak Estatu Batuen menpe daudela. Txinan edo Errusian Estatu Batuak nazionalitateen alde agertzen badira –Estatu horiek desestabilizatzeko- Ukrainan berriz, ez dute onartzen Krimearen edo Donbasen eskubidea –eta Santiago Albak eta bere lagunek ere ez- Ukraina osoa menperatu nahi dute eta. Krimeakoan ez ziren ausartu gerran sartzen, baina Donbasekin ez dute arazorik izan lurraldea bonbardatzeko eta txikitzeko –Santiago Albaren bedeinkapenarekin berriro ere-, Palestinan Israelen erasoek sortutako beste hildako egon badira ere orain arte -4000-. Bestalde, gerra mundiala probokatzeko zorian egon dira, badirudi oso indartsu eta gogor sentitzen direla, eta presa dutela Errusia zatitu eta banatzeko eta bere aberastasunez jabetzeko. Santiago Albak eta lagunek aho txikiaz egiten dute nazien salaketa, beti atera bait dira, era disimulatuan hori bai, beraien alde. Eta Donetskekoa errusiarren gauza omen da, errusiar nazien gauza hobeto esanda. Baina, hain zuzen ere errusiarren kontrako iritziaz hartutako erabakia eta dinamika izan da Donbasekoa, oligarkien aurkakoa izan den bezala; langileek bultzatua batik bat, euren subiranotasunaren alde eta sozialismoaren alde. Santiago Alba eta horrelako jendea; hipokrita, gezurti eta fartsanteak besterik ez dira, inperialismoaren morroiak, eta benetako iraultzaileen borroka apurtzea, zatitzea eta desaktibatzea da beren helburua; nahasketa eta konfusioa sortuz, solidaritate kateak apurtuz. Jende benetan gorrotagarria eta iraultzaren benetako etsaiak.

Eta jarraituz diote: “Todo esto debería ser de cajón, pero no es así” (¿?)

Eta aurrerago: “Hay sectores de izquierda… que tachan estas luchas de ser el fruto de la injerencia occidental. Esta claro que los dirigentes de EEUU intentar manipular, pero no son omnipotentes: a menudo no saben qué quieren, ni mucho menos tienen capacidad de lograrlo(¡!).El hecho de interpretar luchas populares como conspiraciones imperialistas conlleva graves errores políticos”.

-“Demuestran un desprecio hacia las clases trabajadoras y pueblos oprimidos de los estados en cuestión. Es como si no tuvieran ni la capacidad ni el derecho de rebelarse y luchar por sus propios intereses, por su propia liberación”.

A zer zinismoa….

-“Nos resta credibilidad, si justificamos la represión hacia la lucha social en un país, cuando la criticamos en otro… La izquierda no debe caer en la misma hipocresía”.

Sinesgarritasuna galtzen da batez ere inperialismoaren astakeriak eta triskantzak ezkutatu egiten baditugu, subiranotasuna defendatzen duten herriei edo gobernuei leporatu eta mertzenario hiltzaileak direnak libertatearen aldeko borrokatzaile gisa azalduz…

-“Obstaculiza la liberación sexual… Eso sin contar que muchos aliados contra el imperialismo –igual que hacen dirigentes occidentales- impulsan el machismo y la homofobia, como Putin en Rusia o Mugabe en Zimbabwe”.

Esan egin behar da hau gero… Mertzenario islamista hiltzaileak liberazio sexuala bultzatuko balute bezala, Anai Musulmanak eta wahabitak bultzatuko balute bezala, Estatu Batuen aliatuak horren eredu balira bezala –Qatar, Arabia Saudita, Turkia, Tunez, orain Libia, EI, Al Qaeda…- edota Mendebaldeko Estatuak horretan eredu izango balira –Espainian bertan ikusi besterik ez dago- edo Estatu Batuetan, klerutza islamista baino atzerakoiagoak direnak, sexualitate ahozkoa debekatzeraino -Reaganekin bezala-. Hau Santiago Albaren antzeko jendeak bakarrik esan ahal du.

-“Fomenta la islamofobia”….

Ez islamofobia, baina islamismo politiko terrorista eta hiltzailearen kontra egotea gauzarik normalena da, eta buru osasunaren seinale. Ezkerra ez dago islamisten aurka, ez eta Txina edo Errusia, baizik hauetako batzuen artean eta inperialismoak bultzaturik sorturiko muturkeria terrorista eta hiltzailearen kontra….

-“Refleja una visión unidimensional de la política que nos desorienta ante los retos a los que nos enfrentamos. El análisis geopolítico es solo un factor, junto a las realidades complejas de cada lugar y cada lucha. Nuestra lucha no es la de un bloque de dirigentes contra otro, sino es la de la mayoría desde abajo contra la minoría de arriba”.

Hauena ez da aipatzen duten beheko borroka hori, baizik eta inperialismoak esaten diena, erakusten diena, eta inperialismoak seinalatutako “etsaien” kontra. Hauek ez dira inondik inora iraultzaileak, baizik eta inperialismoaren morroiak, inperialismoaren interesak defendatzen dituztenak, inperialismoaren diskurtsoa defendatzen dutenak, eta benetako iraultzaileen kontrako “Troiako zaldia”; ezkerra desaktibatzeko sortua, nahasmenaren, gezurraren eta zikinkeriaren bidez.

-“Pedimos que dentro de la izquierda y los movimientos sociales de nuestro país, se acaben las campañas de desprestigio hacia las personas que defendemos la liberación de todos los pueblos del mundo (?), más allá de los intereses de los diferentes bloques. Tratar de “agentes de la CIA” –o aún peor de “fascistas”- a personas comprometidas con la lucha contra el imperialismo, quita credibilidad a los sectores que hacen estas acusaciones, crea un ambiente peligrosos de falta de respeto mutuo, y debilita al conjunto del movimiento y de la izquierda”.

Horiek dira benetako ezkerra eta borrokalariak desprestigiatzen dituztenak, berauen etsai, inperialismoa bestekoa edo okerragoa, eta hauekiko jarrera gupidagabekoa izan behar dugu hain zuzen ere, nahasmena besterik ez bait dute sortzen, azkeneko urteetan ikusi ahal izan dugun bezala. Urrun geratzen dira Iraken gerraren kontrako mugimendu erraldoiak, inperialismoaren medioen gezurrei esker eta horrelako laguntzaile gezurtiei esker. CIAkoak direla esatea ez da harritzekoa, izan ere hor tartean eta atzetik, seguru hauek daudela hariak maneiatzen. Hori beti gertatu izan da, eta orain, ziur aski, dauzkaten medioekin, are gehiago.

“Tenemos claro que nos opondremos a toda intervención imperialista occidental, sin condiciones. Si sectores del movimiento exigen como condición de una lucha unitaria ante los ataques de EEUU que no se diga nada contra otras potencias y dictaduras, nosotros pedimos que tampoco se les dé ningún apoyo ni se justifiquen sus abusos hacia sus poblaciones”.

Beste gezurra galant bat. Noiz egon dira azken urteetan inperialismoaren erasoen kontra? Inoiz ez, eta asko izan dira eraso horiek, ia egunerokoak. Hauek ez dira egon eta ez dira egongo inperialismoaren aurka, beren morroiak dira eta. Edo asmo onekin datozela sinetsiko bagenu, esan behar da ez dutela ezer ulertzen, ez dakitela non dagoen benetako etsaia, indarrak sakabanatzen eta nahasten ari direla inperialismoaren mesederako.

“En resumen, para nosotros, la liberación de la mayoría vale más que los intereses geoestratégicos de la minoría”.

Zer lerdokeria da hau? Hemen interes geoestrategikoak dituen bakarra inperialismoa da, mundu guztian bere atzamarrak sartu nahi dituena; eta kontua da, ez dela posible inolako askapenik atzamar hauek apurtzen ez baditugu.

Advertisements