IGOR STRELKOV: “NI EZ NAIZ NAZIONALISTA, EZ NAGO ERRUSIAR MARTXAREN ALDE”

[Oxandabaratz]

Igor Ivanovitx Strelkov Novorossijako Herri Errepubliken Armadako komandante ohiak adierazi duenez, Azaroaren 4an ez zen Errusiar Martxa deitutako manifestaldira joan, eta horren ordez otoitz egitera joan zen. Errusiar Martxan parte hartzen zuen Errusia Handia alderdiko buru Andrei Savelievek zabaldu zuen Strelkov bere alderdiaren blokean agertuko zela, baina azkenean ez zen hala gertatu. Strelkovek berak Svobodnaia Pressa (Prentsa Askea) hedabideari adierazi zionez “ni ez nator Savelieven ideia gehienekin bat”. Savelieven hitzaldiak “haserrearazi ninduela” adierazi zuen Strelkovek, “nire adierazpen batzuk itxuraldatu ditu”.

KomandanteIgor

Strelkovek adierazi duenez, Errusian Novorossijaren aldeko manifestazioak egitearen alde badago, baina “ideia guztietako pertsonak, baita sozialistak bilduko dituena, ez talde baten agenda politikorako erabiliko dena”; izan ere “Donbassen ideologia natzetako jendea dago borrokan, monarkikoak, komunistak zein anarkistak, eta denak kuraia handiz ari dira borrokan, denek merezi dute errespetua”.

Hitz hauek oso garrantzitsuak dira, izan ere, Novorossijako komandanteetan ideologikoki kontserbakorrena edota eskuindarrena dugu Strelkov. Strelkov monarkikoa da eta joan diren mendeetako monarkia tradizionalistaren alde dago. Hala ere, Strelkovek dionez, “ni ez naiz errusiar mugimendu nazionalistaren parte”. Hau da, Strelkovek ukatu egiten du etnian oinarritutako errusiar nazionalismoa (1) eta “Errusia errusiarrentzat” leloa.

Azaroan 4ean urtero burutzen den Errusiar Martxak batez ere azken nozio horiekin bat datorren jendea biltzen ditu, errusiar nazionalista etnikoak, ultraeskuindarrak gehienak; Moskun 15.000 bat pertsona batu ziren 2014ko Martxan. Bertan parte hartzen duten alderdiak nahiko txikiak dira, eta ez dute batere ordezkaritzarik. Askotan hedabide errusofoboetan Martxa honen garrantzia handizkatu egiten da “errusiar faxismoaren arriskua” hauspotzeko. Hala ere, komentatu behar da, Errusiar Martxan parte hartu duten alderdi gehienak, aurten, Novorossijaren aurka eta Maidanaren alde agertu direla (2). Honi gehituz gero Strelkov kontserbakorrak Errusiar Martxa ez aintzatesteak, Novorossija eta eskuin muturreko errusiar nazionalismoaren arteko loturak oso txikiak eta bazterrekoak direla agerian uzten du.

Artikulu hau egiteko slavyangrad.es orrian agertu izan diren informazioak baliatu izan dira.

  1. Errusian “nazionalismo errusiar” kontzeptuak batez ere “nazionalismo etnikoari” egiten dio erreferentzia (errusiar kultura eta etniako pertsonak soilik ordezkatu nahi duenari), eta “patriotismo” (abertzaletasun) kontzeptuak Estatu-patriotismoari (bai tradizionalari zein sozialistari zein gaur egunekoari; hots Errusiar lurraldeko nazio guztiak ordezkatu nahi izatetik abiatzen denari). Argipen hau egin beharrean gaude, gaizkiulertuak saihesteko.

  2. Errusiar Martxako parte-hartzaileen artean aste batzuk lehenago Martxak Ukrainako gudari buruz hartu beharreko posizioari buruz egindako inkesta baten arabera, parte hartzaileen gehiengo zabal bat Novorossijaren aurka jartzen zen.

Advertisements