PAME-ren mobilizazio nazional ikaragarria Grezian

PAMElogoAldarrikapen, amorru eta sumindura erakustaldi ikaragarria

100 000 lagunetik gora bildu ziren azaroaren lehenean, PAMEk (Langile Guztien Fronte Militantea) deitutako mobilizazio nazionalean. Jende uholde batek Atenaseko kaleak hartu zituen, 9 manifestazioek Syntagma plazan bat egin zutenean.

Ia mila erakundek, sindikatuk eta elkartek erantzun zioten PAMEren deialdiari, eta langileak, nekazariak, ikasleak, emakumeen mugimenduetako kideak, autonomoak, pentsiodunak zein etorkinak elkartu ziren.

Aldarrikapen, amorru eta sumindura erakustaldi izugarria izan zen. Gobernuari eta kapitalistei behar bezalako klase erantzuna eman zitzaien, eta langile mugimenduaren gaitasun erraldoia erakutsi zuen.

Esteka honetan aurkituko dituzue mobilizazioaren argazkiak.

Aurrera langileok, irabazi arte!

PAME4PAME1PAME2PAME3