Donetskeko ikasle baten gutuna Euskal Herriari

Euskal Herria ★ Donbas Elkartasun Komitea

Euskal Herriari, bihotz-bihotzez, agur bero bat!!

Donbassen gertatzen ari dena kontatu nahi dizuet: hau ez da parte militar bat, ezta ere kronika politiko bat, pertsona arrunt baten sufrikarioen kontakizuna baizik. 21 urtetako unibertsitate medikoko ikaslea naiz, 5 urte daramatzat Donetsken bizitzen.

Orain, Donbasseko herriak laztasun osoz sentitu du bere aberrian debekatua egotea, paria bat izatearen sentimendua. Urtez ukrainartzea sufritu ostean, negu honetan neonaziak boterera iritsi ondoren, guk, errusiar izpirituko herriak, aski dela, ezin dugula gehiago isilik hau jasan, eta nahi ez dugula ulertu dugu.

Berez, Ukraina beti oso herrialde baketsua izan da, eta funtzionario zentzudunek ukrainarren eta errusiarren arteko tirabira bide onetik eramaten jakin izan dute. Baina 2013ren azarotik, AEBen eta Europar Batasunaren laguntzaz, gure gizarteko tirabira hau larriagotzen jardun duen jende zitala Ukrainako gobernuan sartzean, praktikoki guda zibila hasi zen.

1412414269-700-x-466px-DR-1Zuen herri borrokalariak bere hizkuntzari eta tradizioei mendeetan eutsi izan die; gu, Donbasseko herria, ordea, soilik orain jabetu gara…

View original post 392 more words

Advertisements