Amnesty International edo ‘babesteko erantzukizun’ kriminal hori

AI

Hedabide pribatuak enpresa-multzo erraldoien eskuetan kontzentratuz doazen heinean, geroz eta zailagoa zaigu kalitatezko informazioa eskuratzea, hedabide publikoak ere botere kapitalistaren menpe daudenean, honezkero apenas lotsarik eta disimulurik gabe.
Alabaina, ezkerreko makina bat kazetari, ikerlari eta analistak sarean aurkitu du bere lana argitaratzeko plataforma. Begi bistakoa da ez dutela hedabide masiboen oihartzunik izango, baina informazio ona (kalitatezkoa, gertakizunekiko leiala, langileon eta zapalduon interesei begiratuko diena, egiak azaleratzeko erantzukizun iraultzailea beregain hartuta) informazioa egon, badago. Zentzu horretan, guk erdaretatik euskarara hainbat artikulu ekartzeko asmoa daukagu, gurean egia eztabaidaezin gisa sakoneraino errotuak dauden hainbat gezur agerian jartzen hasteko asmoz batetik, eta bestetik gaur egun indarrean dagoen mundu mailako gerra (IV. belaunaldiko gerra bezala izendatua ere badena) biluzten hasteko. Etsaiaren manerak ezagutu behar baitira, bere mugimenduak aurreikusi nahi baditugu.
Gaurkoan The Wrong Kind Of Green  guneko artikulu hau ekarri dugu. Gune hau ‘ezker erradikalekoa’ izateagatik gorroto du etsaiak. Horregatik maite dugu guk hasteko; eta bere kolaboratzaileen zorroztasun analitiko paregabearengatik ere bai.

Amnesty international: Konspirazioaren tresna ospetsua.
2013ko abendua–

Amnesty International MI6 eta MI5ak sortu zuten, Guda Hotzean beraien espioitza-sareko organo gisa joka zezan. Duela 50 urte sortu zuten erakunde petral honek giza eskubideen izenean sabotajeak eta gatazkak pizten ditu jendarteetan.

amnesty-war-monger

Zein da errealitatea? Amnesty Internationalek amnistia gizateriatik at jarri duen tresna hiltzaile bat dela, inperioak jo-puntuan dituen herri soberanoetako sikarioak ‘disidente’, ‘opositore politiko’ eta ‘giza eskubideen aldeko ekintzaile’ bihurtu eta haiek erabilita.

Anekdota erakusgarri eta polit bat.

Duela bi urte, Eritreako inteligentzia zerbitzuek fax bat detektatu zuten, ‘premiazkoa eta erabat konfidentziala’. Gutuna Catalina Preciok idatzia eta sinatua zen –Amnesty Internationaleko Afrikako Programa Bereziaren burua– eta Adams Subi Waitarari zuzendua zegoen –Amnesty-ren Tanzaniako Ataleko ikerlaria–. Gutuna, Subi Waitara ‘misio oso konfidentzial’ baten baitan Eritreara sartzeari buruzkoa zen, lau laguneko delegazio-buru bezala.
Gutunean Subi Waitarari azaltzen zitzaion beste hiru lagunak 2011ko irailaren 1ean bilduko zirela Nairobin, eta euren misioari buruzko eztabaida sakona izan eta nondik norakoak ondo ulertu ostean, Eritreara sartuko zirela zehatz-mehatz 2011ko irailaren 6a eta 16aren bitartean.
Delegatu gisa aipatzen ziren beste hiru lagunak Mohammed Hassan Noor, Concepción Empeno eta Kathryn Aquiles ziren.
Alabaina, Amnesty ohartu zen bere fax mezua interbenitua izan zela. Ohartu ziren halaber misioa jaio baino lehen hil zitzaiela.
2011ko irailaren 18an (dataren hautaketa ez zen kasuala), Amnesty Internationalek adierazpen luze eta aspergarri bat argitaratu zuen. Txosten horretan, Amnestyk Eritreari leporatzen zion ‘gobernuz kanpoko erakundeak, giza eskubideen aldeko elkarteak eta gizarte zibila’ debekatu izana 1993tik aurrera.
Azken urteetan metatutako esperientzia mardulen ostean mundu guztiak ulertu duenez zer esan nahi duen ‘gizarte zibil’ horrek, ez dago zertan argitu zergatik eragotzi zuen  Eritreak ‘gizarte zibilaren’ ezarpena. Inork ez du espero txotxongilo bat zoriontsu izatea, bere moduko adar bati ezartzeko eskubidea ukatu zaionean.
Amnesty Internationalek operazio hura ziztuan ukatu zuen, Eritreako Informazio Ministerioak deus salatu baino lehen. Hobe zukeen patxadaz hartu izan balu, kontu eginda euren dokumentuak eta sinadurak Eritreako gobernuaren eta publikoaren eskuetan daudela jada.
Idatzi honen helburua zera da, erakunde honek darabiltzan joko zikinak azaleratzea. Zeintzuk dira 2011ko irailaren 6a eta 16aren artean Amnesty Internationalek Eritreara ilegalki bidali behar zituen pertsonak? Zein zen euren misioa? Nork finantzatzen zuen misioa? Zein helbururekin? Ze neurri hartu zituen Eritreako gobernuak?
Begi bistako arrazoiengatik Eritreako gobernuak ez zituen gainerako dokumentuak publiko egin, zuekin gustura partekatzen dugun dokumentu hau izan ezik:

4 orriko PDFa deskargatzeko klikatu hemen [126Kb]

Imagen 12

AI-k eta HRW-k, giza eskubideen defentsarako indar konbinazio gisa, AEBetako Estatu Departamentuaren diru kopuru handia jaso dugu Eritreako herri zapalduarekin lan egiteko…

Imagen 14

Misioaren helburua: Ariketa honek etorkizunean aldaketak ematea posible egitea, beste afrikar eta arabiar herri batzuetan gertatutako aldaketak bezala, Tunisia, Egipto, Libia, Siria, Yemen eta Barhein-en.

Zer da Amnesty International?

1990. urtea zen, AEBak Irak inbaditzeko prestatzen ari zirenean. ‘Giza eskubideen abokatuak’ bezala auto-izendatutako Amnesty International eta enparauak (Human Rights Watch bezalakoak) gerra-makinarentzako koartada bila zebiltzan. Orduan hedatutako albistea, jende askoren atentzioa jo zuena, 15 urteko neskato kuwaitar baten kontakizuna izan zen, Nayirah izenekoa. Bere izen-abizenak ez ziren argitaratu, oraindik Kuwaiten bizi zen bere familiaren segurtasuna bermatzeko. Nayirah-k azaldu zigun, destainaz eta negarrez, erizain bezala lan egiten zuen ospitalean nola sartu ziren soldadu irakiarrak, inkubagailuetan zeuden 312 jaioberri lurrera botatzera, guztia hankaz gora utzi ostean.

nayirah telebistan

Nayirah-k bere lekukotza eman zuen AEBek Irak inbaditu baino 3 hilabete lehenago. Publikoaren atentzioa jotzearren, bere istorioa komunikabideek etengabe hedatu zuten 3 hilabete haietan zehar. Mundu osoko publikoa ekintza doilor horrengatik asaldatu zen; Bush presidentea ere gaiaz mintzatu zen kazetariekin egindako solasaldi batean. Kasua, halaber, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluan planteatu zen. Amnesty International pozarren agertu zen, Hussein gizagabetzeko eskaintzen zitzaion aukerarengatik. Gertaera honek, eta beste ipuin anker batzuk, beren funtzioa bete zuten Irakeko inbasio militarraren justifikazioan.
Beranduago jakin ahal izan genuenez, Nayirah Kuwaiteko AEBetako enbaxadorearen alaba zen (AEBetan bizi dena). Ez aipatzearren Kuwaiteko ospitale publiko batera sekula gerturatu ere egin ez den klase altuko dama lotsagabe bat dela. AEBetako indar inbaditzaileek Husseinen armada Kuwaitetik kanporatu ostean, jende asko gerturatu zen ustezko 312 jaioberriak hildako ospitalera. Alabaina, inork ezin izan zuen arrasto bakarra ere topatu. Berehala jakin zen istorio guztia gezurra zela; Nayirah medioetatik desagertu zen. Amnesty International eta enparauek ez zuten barkamena eskatzeko imintziorik egin noski. Ez zuten ezta lotsa izpirik ere agertu. Beste batzuk egiten dute beraien ordez.

Nayrah-ren ipuina Amnesty International bezalako erakundeek orkestratutako drametako bat zen, Washingtonen helburu politiko eta militarrei eta segurtasun irizpideei zerbitzua emateko diseinatua. Francis Boyle, AI-ko Zuzendaritza Batzordeko kide ohiak aitortu bezala: Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluan Irakeko inbasioaren alde bozkatzen ari zenean, Amnesty Internationalen txosten faltsu batean oinarritzen ari zen.
AI-k dioenaren kontrara, giza eskubideak defendatzen dituela esan arren, bere aktibitateak jarraitzen dituztenek erabat konfirmatzen dituzte erakunde horren doilorkeriak. AI eta bera bezala ‘gobernuz kanpokoak, apolitikoak, ez-partidistak’ direla diotenak jardun klandestinoetan dabiltza: Frogatuta dago National Endowment for Democracy (NED)aren dirutzak jasotzen dituela, AEBetako Estatu Departamentuaren adar bat dena, CIA, MI6 eta beste erakunde politiko batzuetatik jasotzen dituen bezala, beste herrialde batzuetan ezegonkortasuna sustatzeko.
Bere aurkezpen dokumentuetan esaten du ‘ideologia, interes ekonomiko eta erlijio orotik kanpo’ jokatzen duela; halaber esaten du ez dagoela ezein gobernuren alde edo kontra: ‘Guk, areago, konpartitzen ez ditugun planteamendu politikoak sustatzen dituzten gobernuak babesten ditugu’. Barregarriena zera da, erakunde honek ezegonkortasun ekintzak amnistiaren izenean egiten dituela, kandela baten sinboloarekin.

Amnesty International MI6 eta MI5ak sortu zuten, Guda Hotzean beraien espioitza-sareko organo gisa joka zezan. Duela 50 urte sortu zuten erakunde petral honek giza eskubideen izenean sabotajeak eta gatazkak pizten ditu jendarteetan. AI-k funtsezko papera jokatu zuen Kwame Nkrumah-ren uzkailtzean, AEBen interes ekonomikoen aurrean tinko mantendu zena. Baita Lumumbaren erailketan ere: CIArekiko kolaborazioan, delitu larriak egin zituen AIk, Lumumba presidentea pozoitzen saiatzen.
AI-k Ghana, Myanmar eta Txinan ahaleginak egin ditu, CIAk sustatutako matxinadak pizteko. Sudaneko presidentearen kontrako karguak bultzatu ditu Nazioarteko Gorte Penalean, mendebaldearen interesen mesedetan diharduelako. Kenian ere matxinadak sustatu ditu, bere Nairobiko bulegotik.
AI Nikaraguan estatu-kolpearen aktore nagusia izan zen. Venezuelan berdin, 2002an. Reaganen Iran-Contra negozioan bitartekariak ziren. Jokalari inportantea izan da halaber, Israelek edo Hegoafrikako Apartheidaren gobernuak egindako sarraskiak ikertzeko blokeoan. Nazio Batuen Erakundeak Libanora ikerketa talde bat bidaltzekoa zen, Sabra-Shatilako eta Jenin-eko 20.000 palestinarren sarraskia ikertzeko. Amnesty Internationalek esan zuen ‘bizitza bat bera ere ez zela galdu’, iniziatiba hura saboteatuz. Erakunde horrek tinko defendatu zituen israeldar liderrak, egindako gerra-krimenengatik karguetara enfrentatu beharko zirenak.
2002an AIko Zuzendaritza Batzordeko kide Francis Boylek egindako aitorpenetatik ondoriozta daiteke erakunde honek izugarrikeriak egin dituela. Bere aitorpenaren arabera, AI-ren helburu nagusia diru-garbiketa errazteaz gain, AEB eta Erresuma Batuko gobernuen aginduak betetzea da, bereziki CIArenak. Boylek esan zuen: Amnesty Internationalek Hegoafrikako desagertutako Apartheidaren eta Israelen aldeko posizioa hartu zituen, AEBetako CIAk hala agindu zigulako”


 

Amnesty International erakunde-estalkiaren inguruko informazio gehiago ekarriko dugu, baita bere biki kiratsa den Human Rights Watch-ari buruzkoa ere. Zer nolako papera bete izan duten, batez ere inbasio inperialisten ezinbesteko abangoardia gisa, eman diren okupazio militar gehienetan, eta indarrean dauden gainerako ahalegin kriminal askotan ere.

libya

1.-Gadafiren gobernuaren kontrako gezur eta manipulazio kanpaina, inbasio militar baten ‘beharra’ sustatzeko (180 000 hildako eragin zituena)

libya-ntc-detention-report-cover560

2.-Behin inbasioa lortu dutenean, ‘giza eskubideen’ defendatzaile gisa aurkezten zaizkigu, beraiek sustatutako mertzenarioen barrabaskerien aurrean harritu plantak egiten.

 

AmnestySyria

Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluan AEBren Siria inbaditzeko proposamena Errusiak eta Txinak blokeatu zutenean, Amnesty-ko lagunek ‘akziora’ deitu gintuzten… Errusiaren kontra.

txinaren kontra Eta Txinaren kontra.

assad

Al Assad ahaztu gabe, herriaren %90aren bozak eskuratu berri dituen ‘diktadore’ hori.

putin eta assad

(‘Tiranoak dira benetako gaiztoak’ photoshop pixka batekin tontoenek ere uler gaitzaten)

errusiaren kontra

(Listoek ez baitute zertan beren salaketak frogatu: Nahikoa da kanpaina mediatiko batekin)

Amnesty guarinberoen bozgorailu

Ahaztu gabe beste tirano gaizto batzuk, irakur Maduro, hauteskundeak irabazi berri. Amnesty finantzatzen duen NEDak Venezuelako ‘guarinbak’ finantzatzen dituela dokumentatua dago (dozenaka hildako eragin zituztenak, kalte ekonomiko izugarriez gain) baina gero hildakoen gurutzeak gobernuari leporatuko dizkiogu.

venezuela berriro

‘Indiferentziak errealitatea kontraesan bihurtzen du’ (Venezuelan), guarinbetarako dei benetan sotila.

diktadoreen itxura

Amnesty ez da inoiz izan ‘indiferentea’ zapalketarekiko. Oso sotila ‘zapaltzailearen’ aurpegia, beraien 50. urtemugan.

rokeroak gara

Soziedad Alkoholika bezalako taldeekiko atxikimendu-kanpaina. A ez.

zorionak putin

Giza eskubideen-zapaltzaile-homofobo bat eta bakarra dago munduko agintari guztien artean. Zorionak Yolanda Barcina, Ana Botella, Gallardón, Francisto aitasantua eta tontolnabo guztiak, zuen kontrako kanpaina ironiko-artistikoak laster gure egunkarietan. A ez.

 

euskal herria

Euskal Herria: 30 000 atxilotu arrazoi politikoengatik. 10 000 tortura salaketatik gora. Gerra zikina. Deportazioak, kanporaketak, estradizioak, sakabanaketa, epaiketa-maskaradak, bahiketa-doktrinak: Kanpaina bakarra ere ez. Zorionak Gonzalez, Barrionuevo, Roldán, Galindo, Mitterrand, Aznar, Sarkozy, Zapatero, Hollande, Rajoy, Amnesty-ren ereduak zarete.

 

 

Advertisements