“Hau genozidio bat da, ‘garbiketa etniko’ hutsa”

Igor Strelkov, Donetsk-eko Herri Errepublikako Defentsa ministroaren adierazpenak.

2014ko ekainaren 14ean.

Iturria: Sociología crítica.

igor-strelkov

Etsaia Kramatorsk erasotzen ari da masiboki, Slaviansk eta Kramatorsk artean duen babes puntutik. Hiriko suteetan hildakoak zenbaezinak dira jada. Industrialde eta hirigunearen kontra ari dira tiroka. Populazioa oso izututa dago. Kramatorsk orain arte halako artilleria eraso ikaragarria bizi gabea zen. Gainera milizien posizioak ez dira aldatu. Zergatik? Erantzuna erraza da: Dozenaka milaka lagunek Errusiara ihes egin behar izan dezaten. Hau genozidio bat da, ‘garbiketa etniko’ hutsa.

Zabaldu itzazue hitzok. Isilik jarraitzea, eta ‘aberri handian’ norbait ‘zentzuz jokatzen hasiko dela’ sinisten jarraitzea ez da posible.

Aurreikuspen gradualak egiten ohituta nagoenez, postrazio egoera batean nago. Egun ikusten ari garen suntsipen ekonomikoa eta sarraskiak duela hilabete eta erdi aurreikusi nituen, guztia ekiditeko bake indarrak sartzeko deialdia egitearekin batera. Inork ez zigun jaramonik egin orduan. Orain berandu da. Bake indarrak ezingo lirateke honaino sartu, konbatean sartu gabe. Orain deialdia egiten dut ESKALA HANDIKO LAGUNTZA MILITARRA eman diezaguten. Ez da iristen ari. Astebete edo bi aste barru -lehenago ez bada- Donetsk-eko eta Lugansk-eko Herri Errepubliken armaden parte handi baten porrot militar baten aurrean egon gaitezke. Izan ere, armamentu astunean, indar korrelazioa izugarria da. Donetsk eta Lugansk erabat blokeatuak egongo direnean, orain Slaviask dagoen bezala, ezingo diogu arazo nagusienari itzuri egin:

  1. Edo tropak bidaltzen ditugu (ukrainarrak bilatzen ari direna)

  2. Edo Novorrosia entregatzen dugu erabat (hori dela beraien esperantza)

Ez nago batere ziur lehen aukera suertatuko denik. Aitzitik.

Amaitu dezakegu ehun bat ibilgailu blindaturekin eta beste bost mila soldadurekin, baina balantze orokorrean apenas nabarituko litzatekeen. Korrelazioa 15/1etik 14/1era igaroko litzateke horrela. Ia egunero gaude derrigortuak hiri garrantzitsuren bat abandonatzera, nork eta zerk defendatu ez daukagula. Ezin dugu hiri bat bera ere berreskuratu, ezin baitiogu ukrainar artilleria astunari aurre egin. Posizio defentsiboetatik baino ezin gara borrokatu nolabaiteko arrakastaz.

Orduan, nondik datorkigu baikortasuna? Arrakasta txikietatik? Taktikoak baino ez dira. Baina plano estrategikoan, aspalditxo hasi ginen galtzen. Errusiar gobernuaren kargu altuen portaeran erabateko sabotajea ikusten dut Novorrosiarekiko laguntzaren aferan. Begi bistakoa da eta pentsatzekoa da guztiz kontzientea dela. Bestela ezin da azaldu DHE eta LHE errekonozitu gabe egotea, sikiera de factozko moduan, eta hil ala bizikoak zaizkigun armamentua eta ekipamendua bidali ez izana. Bai: Putinek atzera egin du (ondo legoke jakitea noren aholkuz) Donbasseko populazio zibil errusiarra defendatuko zuela esan ondoren. EZ DU BESTELAKO SOLUZIORIK ESKAINI. Laguntza militarra iritsi ezean, DHE eta LHEren porrotak ziurrak izango dira.

Save_Combass_People

Gerta daiteke astebete lehenago edo hilabete barru, horrek jada ez du inporta. Etsaiak mugan isolatuko gaitu eta metodikoki itoko gaitu, bidenabar lurraldea ‘garbituz’ eta milioi bat edo bi milioi erbesteratu Errusiar Federaziora bultzatuz, babesgabe eta haserre. (Horrek ekonomian eta ingurugiroan edukiko lituzkeen ondorioak garbi ditugula pentsatzen dut). ‘Esker oneko oligarken’ taldea Putinen aurrera agertuko da penatu plantak egiten, honek ahots dardartiz azaldu diezaien: ‘Ahal genuen guztia egin dugu baina Donetsk-eko gaizkile horiek ez dute ezertarako balio, dena egin dute gaizki eta orain ez dago laguntzeko modurik, ez badugu gerra nuklear baten arriskurik hartu nahi. Eurek hala nahi izan dutelako da. Ez du merezi arriskatzea. Eutsiko diogu. Gero konponduko dugu dena. Poroxenkorekin akordioetara iritsi gaitezke. Amore emate taktikoa da. Ez gaude gerra batean sartzeko preparatuak. Krimea jada geurea da’ eta abar.

Badakit zertan bukatuko den guzti hau gure destakamenduarentzat: Gutako gehienok hil egingo gaituzte, baina arazoa ez da hori: Arazoa da grina erakustaldi guzti hau, hildako guztiak, alferrikakoak izango direla. Eta ‘Udaberri errusiarra’ jelatuko duela ‘ukrainar izozteak’. Eta hurrengo gerra, guk ikusiko ez duguna, Errusian gertatuko dela, ‘Moskuko Maidan’aren ostean noski.

sarraskia1sarraskia3

Advertisements