Fleury-ko emakumeen espetxetik oharra

Kaixo,
Martxoaren bueltan, Fleuryko MAFean gauden euskal presook gure egoeraren berri emanez gutun bat luzatu genizuen.
Hiru ziren gure eskaera nagusiak:

  • Komisio diziplinarraren espiral zentzugabearekin amaitzea.
  • Giltzari talde baten jarrera erasokorrarekin eta euren inpunitatearekin amaitzea.
  • Talde bezala onartu gaitzaten. Bereziki, interlokuzioa mantentzea, arazoei irtenbide negoziatzailea emateko.

Gaur ordea, egoera zertxobait baretu dela eta zuzendaritzarekin bildu ondoren, aurrera generamatzan mobilizazioak, behin behinean, bertan behera utzi dugula esatera gatorkizue.
Aurrerantzean ere tentuz eta zaintzari jarraituko dugu. Euskal preso politikook egunerokoan bizi-baldintza kaxkarrak pairatu behar ditugula erabaki duten horiei, gure eskubideen alde tinko borrokatuko dugula esaten diegu, giltzari talde bat dela, zuzendaria edota detentzio arduradunak direla.
Gure eskubideak eta duintasuna zapalduak diren bakoitzaan, tamainako erantzuna emango dugu. Besterik gabe, besarkada bero bat bidaliz agurtzen zaituztegu.
Lortuko dugu!
MAF-eko euskal preso politikoak. Fleuryn 2014ko maiatzean.

MAF

 

 

Advertisements