Finlandizazioa Mendebaldeko Europan

Irudia

    Finlandizazio terminoa 1950ko hamarkadan sortu zen eta, gaur egun, herri boteretsu batek ahulagoa den auzo-herrian duen eragina eta bere politikak nola baldintzatzen dituen deskribatzeko erabiltzen da. Herri handiago eta indartsuagoaren ikuspegitik, modu hau —ia beti— auzo-herria menperatzeko era erosoagoa eta merkeagoa suertatzen da indarrezkoa baino. Egoera batzutan, prozesu hau mehatxu argiez —baina argiak izanik ere, agerian uzten ez direnez— bultzatua izaten da. Beste batzutan, Finlandizazioa estatu txikiagoaren gizarte sektore batzuek boteresuagoarekin elkartzeak dakarzkien etekinen alde egitea aukeratzen dutenean gertatzen da.

    Herri menperatzailearen lehenbiziko urratsa, sarritan, herri txikiagoaren zati bat berea dela aldarrikatzea izaten da. Estatu txikiagoak, adibidez, kendu egingo luke bere konstituziotik estatu haundiagoaren agintaritzari aurre egin ahal izango liokeen edozein artikulu. Behin konbentzituta estatu txikiak lurralde eskaera betiko onartu duela, botere inperial handiagoak propaganda borroka irabazteari ekingo dio aintzinako gorrotoak iraganeko kontuak direla eta bi estatuen arteko harremanak ezin hobeak direla erakutsi nahirik.

    Estatu bisita trukea askotan erabilia izaten den metodoa da eta ez soilik desakordioak desagertu direla egiaztatzeko, finkatu berria den hitzarmena bi aldeek onartua izan dela frogatzeko baizik. Estatu bisitek eta oturuntza formalek bereziki, estatu  txikiagoaren komunikabideei aukera bikainak ematen dizkie kobertura zehatz eta nekagarria eskaintzeko.  Estatu txikiko politikariak antzinako jantziekin eta ondoko estatu handiagoaren onarpena eta oniritzia lortu dituzten itxura emateak (maiz garai bateko jabe inperiala ere) telebista saio “onak” eramaten ditu etxera eta, gainera, hau guzti hau ongi etorria izaten da, batez ere ekonomia larri dabilenean.

    Errealitatean, Finlandizazioa. Ezaguna egiten zaizue?

Tommy McKearney 2014ko apirilak 9

Advertisements