Eta orain Errusia

eta-orain-errrusia

I. Larreak idatzitako artikulua eta egindako kartela.

Irak, Afganistan, Libia,  Mali … bata bestearen atzetik etortzen ari dira Mendebalarentzako ezerosoak diren gobernu eta herrien aurkako inbasioak, estatu kolpeak, ezegonkortze kanpainak eta mota guztietako ekintzak eta azpijokoak. Eta orain, indar erakustaldi gisa hiru eraso batera hiru kontinente desberdinetan; Siria, Venezuela eta Ukrania.

Barruko kontraesanez eta gabeziez baliatuz, estatu bakoitzeko eta mundu osoko indar atzerakoienak eta faxistenak bultzatuz burujabeak izan nahi duten gobernuen erorketa erdiestea dute helburua Europar Batasunak eta Estatu Batuek.

UKRAINE-UNREST-EU-RUSSIA

Orain guda danbor hotsak, Jugoslaviaren aurkako erasoan bezala, gertuago entzuten ditugu, Europan bertan. Mendebaleko lehiakide den Errusia inguratzeko eta itotzeko helburua zuen Ukraniako gobernua botatzeko kanpainak arrakasta (erlatiboa) izan du, eta horretarako ezinbesteko izan da neo-nazi ukraniarren erabilera eta mendebaleko politikarien esku hartze zuzena.

Baina orain ez gaude Jugoslaviaren aurkako erasoaren 1999ko urtean; Errusia goi mailako potentzia kapitalista bilakatu da eta ez dago prest bere mugen inguruan, eta SESBren erorketatik bertatik, base militarrez, misilez eta gobernu txotxongiloez osatuta josten ari diren setioa hain errez onartzeko. Artza errusiarra indartu egin da eta ehizaki handiegi bilakatu da. Lehenengo atzaparkada eman dio Mendebalari Krimearen erreferenduma irabazi eta gero estrategikoa den lurralde hori Errusian sartzeko eskatu duenean.

Aditu batzuen arabera Mendebalaren helburua ez da Errusia militarki erasotzea, oraingoz behintzat, ekonomikoki itotzea eta menpeko egoera neo-kolonial batera behartzea baizik; Mendebaleko nagusitasuna betikotzeko asmoz Errusia – Txina – Afrika – Hego Amerika ardatza puskatuz.

Baina Errusia ez da Mendebaleko nagusitasuna arriskutan jartzen duen bakarra: Txinarekiko tira bira militarrak hasia dira jada Txinako Itsasoan. Asiako erraldoiaz gain Mendebalerako ezeroso diren gobernu guztiak daude zerrendan: Ipar Korea, Iran, Siria, Amerikako ezkerreko gobernu ezkertiarrak eta aurrerakoiak…. guztiek dakite Venezuela, Siria (edo Libia) edo Ukrainaren egoeran jarri nahi dituztela Europar Batasunak eta Estatu Batuek.

Orain Errusia ez da sozialista, potentzia kapitalista baizik, eta estandar kapitalista ereduaren araberako hauteskundetan Europan aukeratutako edozein gobernua bezain eskumakoa daukate han ere. Hala ere, Mendebaleko kapitalismoa/inperialismoak bere horretan jarraitzen du; gudak, erasoak eta kolonialismo ekonomikoa mundu osoan zehar barreiatzen.

Munduko bakerako arriskua ez zen Varsoviako Ituna ezta Bloke Sozialista ere.

Borroka ideologikoa: Putin homofoboa, Obama aurrerakoia.

Ohi bezala etsaiaren deabrutzea beharrezkoa da erasoa gauzatu baino lehen.

Egun Errusian daukaten sistema politiko eta ekonomikoa Mendebaleko Europan daukagunaren oso antzekoa da. Hala ere, edozein aitzakia erabiltzen da hangoa “erregimen” atzerakoia dela eta Putin (hauteskundetan aukeratutako lehendakaria) “satrapa” gupidagabea dela irudikatzeko.

Obamari, berriz, egun munduan dagoen genozidarik handiena, gure artean irudi jatorra eta aurrerakoia jartzen diote hemengo kapitalismoaren komunikabideek; gutxiengoen, askatasunaren eta bakearen alde azalezko diskurtsoak gainontzeko ardubush_obama_imperialismra hilkor guztiak ezabatzen omen ditu.

Ikus ditzagun horietako ardura batzuk:

-Droneak: Obamak berak sinatzen ditu mundu osoan zehar dronek gauzatzen dituzten  aukeratze-erailketak. Nazioarteko iturri batzuen arabera 2.000 eta 4.000 erailketa eragin du Obamak bere sinadurarekin, eta kopuru horren barruan adin eta baldintza guztietako zibil mordo dago. Berriro azpimarratzekoa da; morroi honek bere sinadurarekin milaka gizakiren heriotza sinatzen du, ordezkatzen duen inperioaren interes hutsaren arabera. Eta Bake Nobel saria eman zioten !!

-Irak: Maning soldaduak Iraken inbasioan gertatutako hainbat sarraskiei buruzko informazioa kaleratu zuen Wikileaks-en bidez eta horregatik 35 urteko kartzela zigorra jaso du. Wikileaks-en arduraduna zen Julian Assangeri dagokionez gogoratu beharra dago Obamaren gobernuak harrapatzeko eta kartzelan sartzeko asmoa daukala. Nork mehatxatzen du adierazpen askatasuna mundu mailan?

-Espioitza: CIAren kidea zen Snowden-ek filtratutakoari esker badakigu Obamaren Gobernuak ia mundu osoa espiatzen duela, bere morroi-bazkideak diren Europar Batasunaren goi mailako buruzagiak barne. Egun Snowden Errusiaren babespean dago.

-Obamak Irak  eta Afganistanen inbasioak mantentzen ditu. Horietaz gain esku hartu zuzena izan du, besteak beste, Libia eta Siriaren aurkako erasoetan eta Ukrania eta Venezuelako ezegonkortze kanpainetan.

-EEBB-k Kuban inbaditzen duten Guantanamoko lurraldeko kartzelan Obamak inoiz epaitua izan ez diren ehunka bahitua dauka. Eta egun jakin badakigu EEBB-k hori bezalako kartzela sekretu andana daukala mundu osoan zehar sakabanaturik.

Behin Putinek aitortu zuen (egiati tipoa) inbidia ziola Obamari: Estatu Batuetako Lehendakariak nahi duen guztia egiten duelako inolako zigorra jaso gabe; erail, torturatu, inbaditu, zentsuratu, konspiratu, espiatu…

Bale, Putin eskumako homofoboa izango da, baina horretan arrazoi osoa dauka, genozida moduan  Obamaren mailara ez heltzeaz gain ezta urrundik ere.

Advertisements