INPERIALISMOA, ASEEZINA (II)

zapata_garunean

2014ko martxoa, hilabete berezia izan da dudarik gabe mundu osoan bizi dugun gerra hotza eta ez hain hotzaren arteko bilakaeran. Ukrainak piztutako sua bueltan etorri zaie indar inperialistei, Krimeako nazioak eman duen pausoa dela eta. Bumeran efektua izan baitu Ukrainan zabaldutako fronteak. Testuinguru honetan, nazioarteko politikan ohi bezala zinismo hutsez aritzen den Amerikako Estatu Batuetako Barak Obama presidenteak, Errusiari mezua helarazi dio Gerra Hotza amaitu zela eta itzuliko ez dela esateko. Noiz eta, 1989. urtetik hona eten ez duten gerrak lehen aldiz porrota – eta latza- jaso duenean Europa Ekialdean.

Voltaire sarean Meyssan jaunak azaldu duen eran, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna desagertu zenetik hona, NATOren alde lerratzen joan dira emeki izan bada ere, Varsoviako Ituna osatzen zuten zenbait estatu. NATOk eta AEBek hamarnaka base militar dituzte Errusia, Iran, India eta Txina inguratzen, egun.

Ukrainan azken asteetan gertatu denak, lotura du Sirian azken urteetan gertatu denarekin eta nola ez Venezuelako Bolivartar Errepublikak egun bizi duen egoera deserosoarekin. Aztertu ditzagun.

Ukrainan, arrazoi desberdinak tarteko, Europar batasuna, Munduko Bankua eta Nazioarteko Diru Funtsak bultzatutako akordioari ezetz esan, eta Yanukovich presidente legitimo eta legalaren aurka sekulako kalapita piztu zen. Nazi alderdiek bultzatuta, eta Merkel, Obama, Kerry, CIA, eta Europar Batasunaren konplizitatez, Ukrainiako presidentearen kontrako estatu kolpea eman zen, beste presidente bat ezarriaz. Deigarria, nola da demokrazia hitza egun osoa ahoan duten mandatariak, nola geratu diren mutu naziek Kieven eta beste zenbait lekuetan egin dituzten basakerien aurrean.

svoboda_1

Eta horrelakoetan gertatu ohi denez, hau dena gertatu eta gutxira iritsi dira Ukrainara, Nazioarteko Diru Funtsa eta Munduko Bankuko adituak, bere ohiko errezetekin Ukrainia itotzera. Dirua jasoko du Ukrainak baina bere subiranotasuna atzerritarren esku utziko du. Gasaren prezioa %50 igoko da. Gaizki zegoen ekonomia bat oraindik gehiago okertzeko pausoak emanak beste behin ere.

Venezuelan, egoera hain larria ez den arren, nazioko aberatsenek bultzatutako kaosa mantentzen saiatzen ari dira. Maduro presidente legitimoa eta legezkoa den arren, gertatu diren zenbait akats ekonomiko “ad infinitum” esplotatzen dira, gezurrak behin eta berriro errepikatuz, presidente ezgai baten itxura emateko. Venezuelan egoera nahiko lasaia den arren, munduko prentsa ia osoa, gezurrak barreiatzen dabil, “ikasleak” hasitako mugimendua eta antzeko leloak behin eta berriro errepikatuz. Venezuelan klase borroka latza da, munduko lekurik argiena klase borroka zer den ikusteko eta ikasteko. Eliteak ari dira behin eta berriro Maduro estutzen, hauteskundeetan irabazi ezin dutena, beste bideetatik irabazteko.

Kolpistak

Eta Sirian, gaizki deituriko gerra zibilak aurrera jarraitzen du. Bashar Al-Assaden gobernu legal eta legitimoak kontrolpean du ia Siria osoa, eta Israelgo ejertzitoa dabil ustezko “errebeldeak” lagundu nahian. Turkiak ere Siria erasotzeko aukera ez du galdu. Eta Sirian milaka eta milaka mertzenario dabiltza Qatar eta Libiatik jasotzen dituzten armak erabiliz gobernua eta jendearen aurka. Amerikako Estatu Batuak, CIAk marraztutako eszenatokian eroso. Hil daitezela herri haietan eta ahuldu daitezela.

Zerdogan-obama

Munduko ezkerraren zati bat guztiz ezgai da egoera hau ulertzeko. Mundu osoan klase borroka pil-pilean dago, are gehiago, mundua ikusteko bi modu nagusitzen ari dira: hegoaldeko herriek hegoaldeko herriekin negozioak eta harreman komertzialak egiteko joera; iparra, ohikoa den bezala, haserre, negozioak eta komertzio oro bere lurretatik pasatu behar duelako. Hegoa eta iparraren arteko gerra ere bada mahai gainean dagoena. Zenbait ustezko ezkertiar aldiz, hor dabiltza, arabiar udaberrien amua jan eta ezin buelta emanda, nahiz eta agerian geratu den zer izan den eta zer izan diren mugimendu guzti horiek.

Laugarren belaunaldiko gerraz, gerra mediatikoetaz, eta antzeko terminoetan mintzatzen dira Roberto Regalado Kubako Alderdi Komunistako kidea, edota Carlos Fazio, Mexikon bizi den intelektual uruguaiarra. Eta arrazoi osoa dute.

Hein berean, kritikatzen ditugun ustezko ezkertiarrak gerra hotza amaitu zela diote eta logika hori egun ez dela ematen. Obamak dioen berbera azken finean. Guk bat egiten dugu Jorge Hernandez Kubako Unibertsitateko irakasleak dioenarekin: “Gaurko testuinguruan, gerra hotza desagertu edo arindu beharrean, hotzagoa egin dela onartu beharrean gaude”.

Datozen hilabeteetan munduak kolpeka jarraituko du, “mendebalde” bezala auto-definitzen den espazio inperialistak bere krisi ekonomikotik irten behar duelako eta horretarako, bere otso izaera egunero mahai gaineratuko du. Baina beste aldean, bere desberdintasun guztiekin, Errusiak, Txinak, ALBA osatzen duten herriek, Ipar Koreak, eta beste herri txikiago batzuk, berea ere defendatuko dute, zilegitasun osoz, legaltasun osoz.

 

Advertisements