Zaunk zaunk zaunk!

faxista

Atxilotu eta torturatu egingo zaitugu. Bost egun eta bost gau. Zure atxiloketan kideren bat erail dizut ia ziur (‘enfrentamendu espontaneoak’ sortzen adituak gara, ehun matoi lagun baten kontra). Espetxeratu, sakabanatu, urrundu eta isolatuko zaitugu eta demokraziaren zirkua hastera doa. Borreroak txaparekin, borreroak togarekin, borreroak medikuz mozorrotuak, borreroak nonahi damutu zaitezen, belaunikatu eta errenditu zaitezen, minaren minaz. Pasako dituzu bost, hamar, hamabost, hogei urte ‘tratamendu pertsonalizatu’ horren pean eta egoskorra zarenez, sufrimenduarekiko inpermeablea dirudizunez, orduan bahitu egingo zaitugu. Urrundua, sakabanatua eta isolatua jarraituko duzu, no procedearen mazmorra blindatuan. Bolígrafo no procede. Vis a vis no procede. Anorak no procede. Yogur no procede. Visita con fulano no procede. Correspondencia no procede. Libro no procede. Dejarte en paz no procede. Eta atea ireki beharko dizute hogei eta koska urteren buruan, eta zarena izanda irtengo zara, garaile, eta euren amabirjina guztiei egingo diete otoitz kaskotik ahal bezain jodittua egon zaitezen betirako, ezin lanik egin, ezin deus ulertu, ezin moldatu.
Eta familiaren eta lagunen babesa delitu larri gisa noiz tipifikatu zain, badatoz labezomorro infektuok. Galtzaile erabatekook. Estolderietako ingeniari merkeok, kartzelari eta torturatzaile bokazionalok, hemen datoz beren buruak enegarrenez erretratatzera.

preso ohien jazarpenaMundu guztiak izena dauka ta zuena TXAKURRAK.

Advertisements