Joe Biden: Nazkagizuet, baina pixka hau bakarrik

biden

AEBetako lehendakariorde ez ziniko ez biolentoak Txileko egunkari bati egindako adierazpenetan pedagogikoki gaztigatu gaitu: “Venezuelako egoera larria da eta bere gobernuak eskubide unibertsalak errespetatzeko oinarrizko erantzukizuna dauka”.
“Venezuelako krisiak -erantsi du, herri amnesikoontzat memoria ariketa ez paternalista ez manipulatu bat eginaz- iraganeko sasoiak ekartzen dizkit gogora, diktadoreek indarkeriaren eta errepresioaren bidez gobernatzen zutenean”.
Amaitzeko eta bere bihotz ona erakusteko, gaineratu du:

‘Venezuela sakonki banatuta dago eta espero dut Nicolas Maduroren gobernuak benetako elkarrizketa baterako konpromisoa hartzea”.
Amerikako Estatu Batuetako lehendakariordea da baina publikoki ahaztu egiten zaio eta halako gauzak otutzen zaizkio.
Navajoz erantzun nahi genizun Joe, baina erreserba batean sartuko gintuzunez goraintziak bidaliko dizkizugu, segurtasun neurri guztiak hartuta ez gaitzazun baketsuki harrapatu, goraintziak diktadoreak hautatzeko eta ezartzeko, eta gainerakoak napalmaz dutxatzeko duzuen eskarmentu luze eta zabal guztiarekin, iraganeko sasoietan eta sasoi garaikideotan ere bai. Goraintziak gure partez, eta zilegi bazaigu Chavezen partez bidaliko dizkizugu:
¡Váyase al carajo, yankis de mierda, que aquí hay un Pueblo digno!
UN PUEBLO DIGNO, ATONTAO!
Venezuelako gobernuak gaurkoan honela erantzun dio.

Advertisements