Udaberri arabiarren iruzurra

Siriar errebeldeak McCain iraultzailearekin

Nahasketa eta ustezko gatazka erlijioso hauek konplexuak direla eman arren, EEBBek nahiz indar inperialistek zabaldu duten gezur galanta da. Nahasketa erlijioso honetaz eta sektarismoaz baliatzen baitira iritzi publikoa manipulatu ahal izateko eta gatazkaren konplexutasun bat saltzeko (konplexua izan daitekeen arren, inperialismoaren mesedetan egiten den irakurketa ere izan daiteke).

Udaberri antiarabiarrak: Mundu arabiarra berregituratzeko inperialisten plan berria

Hedabideek udaberri arabiarra deitu duten hori, ez da iraultza baketsu nahiz herrikoi bat izan, inondik inora. Iraultzen ezaugarrietako bat demokratikoa izatea da. Iraultza mota guztikoak izan daitezke: burgesak, nekazarienak, proletarioak, inter/multiklasistak, baina gaur arte ez da iraultza baketsurik ezagutu. Udaberri arabiarrak eduki dituen ezaugarri publikoak (mediotan saldu izan dena) baketsua eta demokratikoa zela. Ez bata, ez bestea- Gaur egun ezaugarri horiekin ezagutzen ditugun iraultza bakarrak CIAk eta Soros fundazioak Errusia, Txina eta beste potentzia emergente batzuk ahultzeko, bere aliatuen aurka erabili izan diren «koloretako iraultzak». Metodo ezberdinen bidez gauzatzen den guda ixila da.

Ezagunenak:

  • Libanokoa 2005ean, Siriako soldaduak (guda zibilean inperialismoaren aurka aritu zirenak) Libanotik kanporatzeko eta Iran-Siria-Hezbollah lehenik eta behin eta Errusia-Txina ardatza ahultzea zuena helburu.
  • Milosevic agintari abertzale serbiar antiinperialista boteretik kanporatzeko, 2000. urtean.
  • Lukashenko pro-sobietikoa Bielorrusian, Errusiaren aliatua eta gas-ekoizle inportantea.
  • Yuschenkoren iraultza laranja, komunisten boterea ekiditeko eta Ukraina inperialismoaren satelite bilakatzeko asmoarekin.
  • Moldavian 2009an Alderdi Komunista demokratikoki boterera heldu eta bere kontra asmatu zuten iraultza.

Ikusi bezala eta mapa bat bat aurrean edukita (gasbideak eta bestelako errekurtsoak kontutan hartuta) iraultza hauen helburua asmatzea oso erraza egingo zaigu. Honetaz aparte, beste asko izan dira: Georgia, Kirgizistan, Tunisia (udaberri arabiarraren hasiera), Birmania, eta abarren kontrako ‘iraultzak’, inperialismoaren mesedeen alde antagonistan dauden indar sozialista, nazionalista, aurrerakoi, herriko edo bestela indar politikoen kontran izandako ‘kasualitatezko’ iraultzak.

Femen, Pussy Riot, ustezko homofobiaren aurkako kainpainak, Human Rights Watchen kanpainak, kirola, ustezko minoria etnikoen defentsa (Zulia Venezuelan, Kosovo Jugoslavian eta Santa Cruz Bolivian honen eredu) eta ustezko emakumeen eskubideen defentsa (Iranen aurkako kanpainak) erabiliak ohi dituzte CIAk eta bere txakurrek. Beraien helburu nagusia Errusia eta beste aliatu erregional nahiz internazionalak ahultzea da. Beste helburuetariko bat ezkerra zatitzea eta bere analisi gaitasuna ahultzea eta bere mesedetan dagoen aktibo baten bilakatzea (adibidez hainbat alderdi eta erakunde troskista batzuk ‘ezkertiar’ inperialismoaren morroiak izan dira beti). Zer edo zer al dakigu Saudi Arabia edo Bahreinen izan diren matxinaden inguruan? Emakumeen eskubide/homosexualen defentsaren elkartasun kanpainen berri Golkoko monarkia feudalistetan?

Ekialde hurbila: indar korrelazioa, hegemonia, kontrairaultza, pragmatismoa

Inperialismoak baditu milaka aurpegi: Inperialismoa, azpiinperialismoa, borroka hegemonikoetan ematen den gerra zikina, eta abar. Inperialismoak Ekialde Hurbilean topatzen dituen helburuak, beste batzuen artean, geoestrategikoa, militarra, ekonomikoa eta abarrekoak dira, Hegemonia globala lortzeko helburu orokorrarekin eta behar horien arabera hainbat eraso militar abiatzen dituzte. Bere helburu globalak burutu ahal izateko, bere etsaien (Errusia, Txina eta beste potentzia batzuk) aliatu erregionalak ahultzearen beharra ikusten dute. Halere inperioak martxan jartzen dituen gudak ez dira soilik militarrak; ekonomikoak (Grezia adibidez, FMIk edo BCEk herrialdekiko eragiten duen zorraren edo blokeo-ekonomikoen bitartez) mediatikoak (hainbat herri subiranoen aurka egiten den propaganda), etabar izan daitezke ere.

Indar korrelazioen argazkia mundu arabiarrean konplexua da oso, baino pragmatismoa baliatuz gure etsaiak eta lagunak (aliatu estrategikoak) erraz identifika ditzakegu.

Alde batetik sionismoaren defentsan diharduten indar kontrairaultzaile guztiak, yankien proiektu erregionalean morroi eta aliatu diren indar arabiar eta musulmanak barne. Hainbat indar ‘laiko’ AEB-Israelen mesedetan egon badira ere (Mubarak, Ataturk eta laizismo erreakzionario baten eredu diren indar militarrak) gaur egungo aliatu fidelenak monarkia petrodolarrak, sunni batzuk, Saudi Arabia eta integrista erlijiosoak: salafistak, takfiriak eta wahabiak (petrolioaren transakzioak dolarretan pagatzen dira, euroarekin kontraesan zuzenean sartuz) eta islamismo politikoko erreakzionarioak dira: Egipto, Qatar, Turkia, Hamas, Anaia Musulmanak, eta abar –B plana-. Indar hauek Panarabismoa eta sozialismoa higatzeko erabiltzen dituzte, ekonomikoki, militarki eta logistikoki finantziatzen dituzte (Sirian, Egipton, Turkia, Libano) mugimendu iraultzaile komunista, panarabista (arabiarren batasuna eskatzen dute) sozialista, eta islamiar errestistentzia akabatzeko asmoarekin. Iran eta Saudi Arabiaren arteko borroka erregionala Errusia-AEBen hegemonia lortzeko borrokaren isla da. Aldi berean Qatar eta Saudi Arabiaren arteko barne borroka (Qatar indar azpiinperialista bat dela esango nuke) EEBBen aliatu estrategikoa bilakatzeko isla da. Al Jazeerak, nahiz Al Arabiyak eta euren gobernu kriminalek Siriaren aurkako gudaren hegemonia eta influentzia fiskalizatzen saiatzen dira (txakurrak jabeari fideltasuna). Egipton izandako azken mugimenduek ere hau konfirmatzen dute.

Bestalde gehiengo xiia duen Iran. Ekialde ertaineko errepublika islamiar honen hegemonia politiko, erlijiosoa eta ekonomikoa ekiditzen saiatzen dira indar inperialistak. Errusia-Txina-Albako herriek (Venezuela eta abar) zonaldean daukaten aliatu estrategikorik inportanteena da Iran eta aldi berean Hezbollah-Siria triangelu estrategikoaren osagaia. Yankiek Siriaren aurka abiatu duten eraso inperialista kriminalaren helburua ez da soilik errekurtso naturalak eta ekonomia kontrolatzea, Iran eta erresistentzia islamiarra, eta Errusia geroago, erasotzea da.

Analisi hau baliatuz, ekialde hurbileko indar antiinperialista arabiar eta ez arabiarrek Siriari babesa eskaini eta Siriako armadaren ondoan borrokatzearen erabakia oso logikoa, koherentea eta pragmatikoa bilakatzen da: Palestinako FPLP Palestina Askatzeko Herri Fronteak, Kurdistango PKKk, Turkiako milizia marxistek, Libanoko alderdi komunistak nahiz Hezbolako gerrillariek Siriako Herri arabiarraren ondoan borrokatzea erabaki dute.

Euskal internazionalistok, gazteok, langileok ez dezagun Siria bakarrik utzi!

Advertisements