George Soros, monsterra

soros

Koloreetako iraultzetatik udaberri arabiarretara pentagonotik atera gabe.

Ikuspegi anti-inperialista eta abertzale batetik, herrien etsaiak identifikatzea gauza erraz samarra izan da eskema ez hain zaharren arabera. Inperialismoak argi eta ozen aldarrikatzen zituen XX. mendeko bigarren partean bere gerren zioak, gaur egun gaindituak dauden aitzakia mediatikoen babesean: Komunismoaren kontrako gerrak justifikatu zituen, esaterako, Allenderen kontrako estatu kolpea, Koreako edo Vietnameko okupazioetan eragindako milioika hildakoak, Nikaraguako edo El Salvadorreko heriotza-eskuadroien sarraski kontra-iraultzaileak edo Afganistanen muyahidin anti-sobietar haiek entrenatzea, finantzatzea eta garaipena arte armatzea.

Alabaina, metodoak, bitartekoak eta aitzakiak aldatu egin dira ordutik, funtsezko bi gertaerek derrigortuta:


Batetik, bloke sobietarraren desagerpena. Komunismoa demokraziaren eta askatasunaren kontzeptu antagoniko gisa karakterizatu ostean, eta botere kapitalistaren aginduetara makurtzen ez ziren herri soberanoak komunista gisa klasifikatuta, gerra inperialistek helburu zintzo eta askatzaileak omen zituzten, horretarako berariaz sortutako propagandaren eta manipulazio masiboaren industriak  errepikatzen zuenez: Herriak munstro ume-jaleez askatu eta demokraziaren oparia eskaintzeko baino ez ziren egiten gerra guzti haiek, agerikoak zein ezkutukoak, irekiak zein zikinak, deklaratuak zein deklaratu gabeak. Izan ere: Nazioarteko legedi bat dago, zeinaren arabera gobernu batek, edo gobernu-koalizio batek, ezin duen beste gobernu bat eraitsi, bere merkatua zabaltzeko. Komunismoaren kontrako gerran funtsezko papera hartu zuten zerbitzu sekretuen azpijokoek beraz, legala ez zena azpitik egin ahal izateko: CIA estatubatuarra buru, guda kontrainsurgenteen garaiak izan ziren, estatu-kolpe militarren eta herrien kontrako sabotaje beliko ezkutu, zikin eta kriminalen garaiak.

elsalvador_heriotza_eskuadroiakBloke komunista hondoratu eta nazioarteko etsai berria izendatu ziguten: Terrorismoa.
Bestetik baina, Irangate bezala ezagutu zen eskandalua azaleratu zen: Kazetari bik deskubritu zuten AEBetako gobernua, Kongresuaren bizkar eta CIAren bidez, armekin eta drogarekin trafikatzen ari zela, besteak beste heriotzaren eskuadroiak finantzatzeko. Eskandalu harekin Reagan presidentearen itxurak higatze handia nozitu zuen, eta bere administrazioko kargu inportanteak epaituak eta kondenatuak izan ziren (Otto Reich, John Poindexter, Elliot Abrams edo John Negroponte kasu, denak Bush presidenteak ostera indultatuak), baina handik aurrera gerra inperialistak egiteko modua sakon-sakonean berrikusten hasi behar izan ziren. Krisi hartatik sortu zen egungo gerra-paradigma humanitarioa: Herri iraultza demokratikoak sustatzeko, eskuinaren terminologiaren arabera, eta Babesteko Erantzukizuna-ren doktrina (edo Responsibility to Protect, R2P) sasi-ezkerraren arabera. Finean, betiko injerentziak, inbasioak edota gobernu-eraisketak izendatzeko izen adeitsuagoak, baina helburu neo-kolonialistetan kakotx bat bera aldatu gabe.
Gerra inperialistak gaur egun nola egiten diren ikusteko, hemen sartzen da gure laguna: George Soros.

George Soros: Munduko aberatsenetakoa, finantza-espekulatzailea, botere kapitalistaren filantropoa.

Nor da morroi hau? Zein botere dauka egiazki? Ezkerreko Gobernuz Kanpoko Erakunde humanitarioak finantzatzen dituen aberaskume eskuzabala, ala pentagonoaren letagin bat? Zer zerikusi dute elkarren artean Monsantok eta Greenpeacek, Amnesty Internationalek eta CIAk, Foro Sozialek eta Davoseko gailurrek? Jarrai diezaiegun milioiei eta beregana eramango gaituzte: George Soros.
Gizon honen biografia arin bat egitearren, esango dugu nazioarteko ospea erdietsi zuela 1992an, bere inbertsio-fondoak, Qantum Fund-ek, ustekabean 10.000 milioi libra esterlina saldu zituenean; honen ondorioz, besteak beste, Ingalaterrako Bankuak bere txanpona debaluatu behar izan zuen. Britainia Handiko milioika langileen aurrezkien balorea gau batean jaitsi zuen maniobra honekin, Sorosek 2.000 milioi dolar inguru irabazi zituen.
Alabaina, Sorosen paper erreala aztertzeko, AEBetako gobernuak Irangateko krisi ostean hartutako erabakiak kontuan hartu beharko ditugu, operazio inperialisten moduen erreforma sakonetik sortutakoak. Eta honek ezinbestean NED fundaziora eramango gaitu.

NEDarenOrganigrama
Zer da NED, baina? Labur esanda, CIAren operazioak estaltzeko pantaila legala da. Izan ere, Nixonen dimisioaren motibo lotsagarriengatik baino ‘demokraziaren baloreak esportatzeko’ nazioarteko legediari itzuri eginda gerra zikinak sustatuz eta baliatuz, euren zilegitasun belikoa kili-kolo uzten zuen metodologia zaharrak aurrera begira; AEBetako kongresuak berak debekatu zion bere gobernuari estatu-kolpeen politika.
Reaganek iragarri zuenerako hilabeteak zeramatzan indarrean sistema berri osoak.
Hartara, CIAri pantaila berri bat emango zion koartada berriarekin batera, gardentasunaren politikari eman zioten bidea, demokratak eta errepublikanoak, sindikatuak eta patronala barnebilduko zituen Fundazioaren bidez. AEBetako kongresuaren bidez finantzatzen den NED fundazioaren ustezko helburua demokraziaren balorea mundutik sustatzean (finantzatzean) datza.
Bere administratzaileen artean Henry Kissinger, Zbigniew Brzezinski edo Paul Wolfowitz bezalako demokratak izan dituen artefaktu honen funtzio praktikoa zera da: Munduan zehar dauden erakunde, alderdi, sindikatu, mugimendu eta GKE kontra-iraultzaileak sortzea edo zeudenak erruz finantzatzea, (kontuan izanda dirua jartzen duenak agintzen duela, beti) eta milioiak ibili dira barra-barra Serbiatik Siriara, Kubatik Ukrainara, Venezuelatik Errusiara, Boliviatik Iranera, inperioaren agendan jo-puntuan dauden herri eta gobernuen kontrako propaganda, higatzea, sabotajea eta herri erreboltak sustatuz, kanpo interbentzioa barne-afera gisa aurkeztu ahal izateko; eta ezin denean, kanpo-interbentzioak justifikatzeko.

Eta hemen sartzen dira gure filantropoa eta bere Open Society enpresa-sarea.
Izan ere, bloke komunistaren erorketa baino lehenagotik zegoen kokatua Soros, banku anglo-amerikarren eta Nazioarteko Diru Funtsaren interesetan, Ekialdeko Europako herrietan trantsizio ekonomikoaren mekanismoak indarrean jartzeko. Margaret Thatcherrek sustatutako ‘shockaren teoriaren’ ildoei jarraiki (merkatu-ekonomia, pribatizazioak, NDFren agintea) Sachsek Bolivian izan zuen arrakasta Ekialdeko Europan errepikatzeko asmoz.
Shatalin planaren bidez terapia berbera aplikatu zuen Sobietar Batasun ohian, -mafia berrien sorrera ahalbidetuz bidenabar-.
Beraz, helburu geopolitikoak eskuratzeko, Estatuek beren botere zuzenak erabili ordez, elkar lotutako finantza-interes pribatuen sare gutxi gorabehera sekretu bat garatu zuten, interbentzionismo beliko ilegalari aurpegia garbitzen zioten bitartean humanitarismoaren xaboiaz.
Soros, botere kapitalistaren garun gisa definitu genezakeen bankarien sare honetako parte agerikoenetakoa da batetik, Rothschild inperioaren parte gisa (nahiz eta ezkutuan gordetzen dituen bere harremanak, Londoneko City-aren bihotzean, britainiar Kanpo Harremanetarako Bulegoarekin, Israelekin, AEBetako finantza-botereekin eta zerbitzu sekretuekin); eta bestetik ezkerreko mugimendu, alderdi, sindikatu eta giza eskubideen defentsarako gobernuz kanpoko erakunde (GKE) eta iraultzen aldeko mugimendu anitzen finantzatzailea da. Zientoka milioi dolar doaz bere Open Society enpresa-saretik mugimendu guzti hauetara urtero.
Zergatik baina? Bada, NEDak (eta hortik eratorritako fundazio eta erakunde sorta zabal ilun askoak) dirua garbitzeko duten beharrarengatik batetik, eta bestetik diru-iturri ustez anitzek, ezein gobernurekiko lotura formalik gabeek, mugimendu kontra-iraultzaile hauei autonomia edo izaera soziala eta auto-gestionatuaren itxura emango dietelako, ezinbestekoa zaien ezkerrekoaren edo demokratikoaren bernizaz gain. Alegia: Sorosen diru horrek, finantza-espekulaziotik eta herrien desegiteen banku-kutxatik datorren horrek, inperialismoaren botereek jo-puntuan hartzen dituzten herrien kontrako giza-mugimendu, alderdi, GKE eta sindikatu iraultzaileak fabrikatzeko edo finantzatzeko helburua dauka. Inbertsio ona inbertsore-marrazo ospetsuenarentzako, inondik ere!

amnestySoroskumea–Areago: Inperialismoaren jo-puntuan ez dauden herrietan ere horrelako mugimenduak sortu eta finantzatzen ditu (Occupy mugimenduak AEBetan eta Kanadan; Democracy Now plataforma; Suminduen mugimenduak Europako hainbat herrietan; Israelen kontrako boikot kanpaina edo Electronic Intifada bezalako iniziatibak, eta abar luze bat) baina hau beste baterako utziko dugu–.

Koloreetako iraultzak eta udaberri arabiarrak: Inperialismoaren tresna berriak.

Zer daukate komunean Europar Ekialdean gertatu ziren, -eta egun Ukrainan ikusten ari garen- koloreetako iraultza sasi-baketsuok, Udaberri Arabiarrek eta ALBA-ko gobernuen kontrako barne zein kanpo-kanpainek?
Elementu gehienak, txantiloitik hasita, horrela eskematizatu genezakeena:
-Gobernu bat ez da makurtzen Nazioarteko Diru Funtsak ordezkatzen dituen interesei, edota botere inperialisten premia geo-estrategikoei. Alegia: Inperioaren etsaiak direla gehienetan, baina ez beti.
-NEDak (Kanadako, Australiako edota Europar Batasuneko bere bikien aliantzan, kasuen arabera) Herri horietako barne oposizioa aktibatuko du, edo fabrikatuz, edo dauden laginak finantzatuz, betiere berauek hertsiki gidatuz. Barne oposizio horren ezaugarriak CIAren ikerketa gunea den Albert Einstein Institutuko Gene Sharpek marraztutako ildoen araberakoak izango dira. Ildo honen arabera, ‘aktibista’ berriok izan behar dira:
-Gazteak:

  • -Eskarmentu politiko laburragoa dutelako.
  • -Teknologia berriak hobeto menperatzen dituztelako.
  • -Manipulatzeko errazagoak iruditzen zaizkielako.
  • -‘Iraultzari’ itxura autentiko, fresko eta ederragoa ematen diotelako.

-Mugimendu ustez independente eta ‘anti-autoritario’ baten partaideak.

Otpor Serbia Srbija
-Giza eskubideen eta demokraziaren aldarrikatzaile lausoak (kontsigna hutsalak, zehaztugabeak)
-Indarkeria-ezaren defendatzaile idealista eta alaiak (poliziak besarkatu, militarrei loreak eskaini, danborrak jo) helburu politiko zehatzak berehala identifikatu daitekeen sinbolo batekin ordezkatzen dituztenak (iraultzaren kolore edo elementua; ukabila), indarkeria-ezazko  gisa definituz estatu-kolpe leunak edo ez-militarrak.
Horretarako ‘aktibistei’ trebakuntza ikastaroak emango zaizkie, alegia: Ildoak markatuko zaizkie; soldatapeko aktibistak eta mugimenduak izango dira errebolten buruak.
-CIAren eskuliburuak honaino huts egin ezkero agertzen dira lehen liskarrak, barrikadak, suak eta tiroak. Ordurako nazioarteko ‘iritzi publikoak’ barneratua izango du gazte ‘bakezale ederrok’ gobernu tiraniko edo autoritario baten kontra indarkeriaren bidez defendatzen ari direla. Kasurik gehienetan frankotiradoreak agertu izan dira manifestarien zein gobernu indarren kontra ezkutuan botatzen (Errumania, Tailandia, Errusia, Venezuela, Kirgizistan, Egipto…sufrimendua, kaosa eta mina telebistatik eta sare sozialetatik agertu eta ondo bideratuta, potentzia inperialisten interbentzioaren beharra hedatu dadin, Libian, Sirian edo Ukrainan ikusi dugun bezala)

Ostera datoz -arrakastatsua suertatu ezkero- Sorosen fundazio eta abarrek horren ondo trebatutako konstituziogileak, ekonomistak eta liderrak, nazioarteko komunitateak gobernu berriari behar bezalako ongi etorria eman diezaion bere errezeta ekonomiko eta politiko guztiekin.
Eskema hau Serbian ikusi genuenetik dozenaka bider errepikatu da, arrakastaz kasu batzuetan (Serbia, Ukrainako ‘Iraultza laranja’, Kirgizistan, Libia…) porrotarekin besteetan (Ekuador, Iran, Venezuela, Bolivia…).

Laburbilduz:

Ozen eta argi esan daitekeena zera da: Pinochet zaharkituak ordezkatu dizkigutela halako ‘aktibista’ gazte eta idealisten armadekin. Soldatapeko ‘aktibista’ horiek preparatu zioten terrenoa baina NATOari, Afrikako herririk aurreratuena zen Libia eta bere iraultza goitik behera txikitzeko, dozenaka milaka hildako utzita, GKE humanitarioen eta komunikabide gehienen manipulazioari esker, ‘babesteko erantzukizuna-‘ren doktrina faxistari jarraiki; gauza bera egiten saiatzen ari direla Sirian 2011ko martxotik eta iazko azarotik Ukrainan; eta inbasio mota hauen mehatxupean daudela herri iraultzek sostengatzen dituzten prozesuak eta Gobernuak.

Guk argi daukagu: Inperialismoa LAPIKORA!

Advertisements